Euskal Herriko 101 Gaztelu

Euskal Herrian Erdi Aroan izan ziren gazteluen berri ematen da atal honetan. Pantailetan gaztelu bakoitzari buruzko datu orokorrak eta zehatzak heldu dira: argazkiak, aztarnak... eta zergatik eraiki zuten hor gaztelua eta zegatik eutsi zioten bere horretan eraikinari eta abar. Gazteluen sorrera eta horien ondoko bilakaera historikoa eskaintzen da bide batez. Bestalde, Erdi Aroan gazteluek izango zuten egitura eta gaur egunean gelditzen diren aztarnak noizkoak eta nongoak diren azaltzen da, zertzelada horiek azal daitezkeen neurrian.

 

Gaztelu bakoitzera ailegatzeko argibide zehatzak ematen dira, eta zailtasun maila zenbatekoa den ere esaten da, mapa eta guzti. Horrez gain, hainbat gazteluren ingurumarian dauden ikuspegi panoramikoez gure begi-bihotzak asetzeko aukera aparta eskaintzen da.

 

Egileak:

  • Antton Arrieta Valverde
  • Sorne Matxiñena Ursuegi
  • Ikastolen Elkartea