Hiria
Definizioa
Hiri bat, biztanleak dituen gune bat da, dentsitate handikoa eta mota guztietako eraikinen kontzentrazio handiago edo txikiago batez osatua. Baserri guneetatik banaketa beti da argia, nahiz eta bere itsura, egitura eta funtzioak leku eta momentu historikoaren arabera asko alda daitezkeen.
Sydney hiriko argazkia (Australia)
Sailkapena
Hirien sailkapena erabiltzen den irizpidearen arabera aldatzen da, nahiz eta erabiliena funtzioen sistema izan. Eredu honen arabera, hiriak beraien erabilpen nagusiagatik definitzen dira (nahiz eta beste erabilpen batzuekin bateragarria izan daitekeen):
- Logela-hiriak edo bizileku-guneak.
- Hiri industrialak.
- Portu-hiriak.
- Hiri komertzialak.
- Hiri administratiboak (erakunde eta organismo ofizialak biltzen dituzte).
- Unibertsitate-hiriak.
- Hiri turistikoak.
- Babes-hiria edo gotorleku plazak (iraganean garrantzia estrategiko handikoak, gaur ia ez dira existitzen).
Hiri-prozesuaren garapena
Gizakiaren ezarpenak hirietan historiaren garapena zehazten du. Hala ere, prozesu hau ez da izan inondik inora erregularra eta historian zehar gorabehera garrantzitsuak aurkeztu ditu:
- Lehenengo hiriak: ibai arroetan agertu ziren, lurrik emankorrenen ondoan eta itsasketarako onak ziren kostako eskualdeetan. Elikagaien eskuragarritasunak eta artisautza zein merkataritzaren garapenak aitzinako hiri batzuek biztanle kopuru handia izan zezaten egin zuten.
- Erdi Aroko hiriak: tamainan txikiak ziren, batez ere artisautzara zuzenduak eta babeserako eginak, garapen maila txikiarekin. 1492. urtetik aurrera, aurkikuntza geografikoek merkataritza eta artisautzaren indartzea ekarri zuten, honek hiriko jarduera handitu zuelarik.
- Industria-iraultzak hirien birsortzea ekarri zuen. Lan eskaintza, Erdi Aro osoan emandako eta populazioa baserrietan mantentzen zuen sistema feudalaren erorketarekin batera, baserrietatik hirietarako migrazioa eragin zuen eta ondorioz hauen hazkuntza.
- Hiri modernoak, makrohiriak dira, tamainan izugarriak eta, baserrien kaltetan, populazio eta produkzio ekonomiko gehiena bertan erdiratzen da. Izan ere, herrialde baten garapenaren neurri klasiko bat hiri eta baserrietako populazioaren arteko proportzioan datza, estaturik pobreenak izanik nekazal guneetan biztanlerik gehienak aurkezten dituztenak.
Caracas, Venezuela.
Foroaren hondakinak, Erroma, Italia.
Hiri modernoetako arazoak
Geroz eta tamaina handiagoa duten gaur egungo hiriek, arazo garrantzitsu sorta bat dute:
- Masifikazioa. Askotan hiriak ez daude prest etengabeko hazkuntzan dagoen populazio bat hartzeko.
- Atmosferaren kutsadura, akustikoa eta urarena.
- Zabor eta hondakinen kontrolatu gabeko produkzioa.
- Gurpil gaineko trafikoarentzako zailtasunak.
- Langabezia, populazioaren zati baten txirotasun eta marjinaltasunean itzultzen dena.
- Delinkuentzia eta droga kontsumoa, batzutan langabeziari lotuak.
Hiri-mota bereziak
Lorategi-hiria: luxuzko bizileku-gunea, hiri nagusi baten inguruan kokatua.
Onddo-hiria: hamar urterik behin edo gutxiago bere populazioa bikoizten duena.
Hiri satelitea: gertu dagoen beste hiri bati lotutako hirigunea.
Munduko hiririk handiena
Mexikoko hiriburua da gaur egun munduko biztanle gehien dituen hiria, hogei milioi inguru. Mexikoko hiriguneak Tenochtitlán bailara zaharraren mugak gainditu ditu eta inguruko hiri asko xurgatzen ari da. Egoera hau arrunta da munduan zeharreko hirietan, zeintzuen hazkuntzan topatzen dituzten beste hirigune hauek xurgatzen dituzte azkenean. Honek askotan zail egitea hiri bat non hasten eta bestea non bukatzen den zehaztea. Kasu honen adibide esanguratsuena, Megápolis deitutakoa da, Estatu Batuetan, beste batzuen artean New York, Boston eta Filadelfia hiriak lotzen dituen mila milioi baino luzeagoa den hirigune jarrai bat da.
Hiri modernoaren (Caracas) eta aitzinakoen (Erroma) adibideak.
Hiriak etorkizunean
Gaur egun Lurreko populazioaren erdia baino gehiago bizi da hirietan, joera hau mende honetan zehar mantenduko delarik. Hirien hazkuntza handiagoa izango da urbanizazio-maila baxuagoa duten hirugarren munduko herrialdeetan.