iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ziklo_mitologikoa
Ziklo mitologikoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ziklo mitologikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ziklo Mitologikoa Irlandar mitologia osatzen dute zikloetako bat da. Beste gainontzeko hiru zikloa hauek dira: Ulstergo zikloa, Fenian zikloa eta Ziklo historikoa. Izendapen hori kristautasun aurreko Irlandako mitologia jentil edo paganoa irudikatzen duelako du, ziklo honetan jainko eta naturaz gain edo supernaturalak diren gertaerak errege eta heroi historikoekin bat nahasten dira.

Zikloa erdi aroko hitz lauz eta bertsozko eskuizkribuekin osatzen da, hauetako batzuk kronika sasi-historikoak dira, adibide gisa: Lebor Gabála Érenn, Annals of the Four Masters eta Irlandako Historia-ren Seathrún Céitinn-en aurreneko pasarte edo sarrerak.

Inbasioaren usadio edo ohitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez Ziklo Mitologikoak Bibliako uholdeen ondoren Irlandan lurreratu ziren aurreneko biztanleen irudikapena osatzen omen dute. Hauetako zenbait inbaditzaileek beharbada benetako mugimendu migratzaileen irudikapenak izan litezke; beste batzuk aldiz, adibidez ahalmen magikoak dituzten Tuatha Dé Danann-en arraza mitologikoa, zalantzarik gabe jainkozkotuak izan dira. Usadio honen lehendabiziko testu idatzia Lebor Gabála Érenn ("Irlandako Inbasioen Liburua") delakoa da. Usadio eta ohitura zaharren elementuak saga testuen bidez aipatzen dira, horren adibide gisa: Battles of Mag Tuired, eta ia modernoagoa diren Annals of the Four Masters bilduma eta Geoffrey Keating-en Foras Feasa ar Éireann.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]