Yue txinera
Yue txinera | |
---|---|
粵語 — 粤语 | |
Yue txineraren hedadura. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Txina eta txinatar diasporan |
Hiztunak | ~56 milioi |
Eskualdea | Txina: Perla ibaiaren delta (erdialdeko Guangdong; Hong Kong eta Macau); ekialdeko eta hegoaldeko Guangxi; Hainango eskualde batzuk |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza tonala |
Alfabetoa | txinera tradizionala, Txinera sinplifikatua, written Cantonese (en) eta Cantonese Braille (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | yue |
Ethnologue | yue |
Glottolog | yuec1235 |
Wikipedia | zh-yue eta yue |
IETF | yue |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Yue txinera (tradizionalean 粵語, txinera sinplifikatuan 粤语, Hanyu Pinyin sisteman yuèyǔ) edo kantonera hegoaldeko Txinan hitz egiten diren txineraren aldaeren artean adar nagusi bati esaten zaio, Guangdong eta Guangxi probintzietako aldaerei batez ere.
Yue txineraren dialektoa edo berezko hizkuntza den eztabaida ez dago itxita. Txineraren beste adarren moduan, yue arrazoi etniko, politiko eta kulturalak direla eta dialektoa jotzen dute, baina, hizkuntzalarien ustetan, yueak ez du txineraren beste aldaerekiko ahozko elkarrekiko ulergarritasuna, nahiz eta idatzian ulergarria izan.
Haren hiztunak Guangdongen (lehen, Kanton-en), ekialdeko Guangxin, Hong Kongen eta Macaun bizi dira[1].
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yue txinerak hainbat aldaera edo dialekto ditu[2]:
- Kantonera, guangfu (廣府話) edo yuehai (粵海話)
- Sìyì (四邑話 seiyap)
- Gaoyang (高陽話)
- Wuhua (吳化話 ngfaa)
- Goulou (勾漏話 ngaulau)
- Yongxun (邕潯話 jungcam)
- Qinlian (欽廉話 jamlim)
- Danzhou (儋州話)
- Haihua (海話)
yue |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lau, Kam Y.. (1999). Cantonese Phrase Book. Lonely Planet ISBN 0864426453..
- ↑ Yue dialektoen sailkapena
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |