iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wajima_(Ishikawa)
Wajima (Ishikawa) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Wajima (Ishikawa)

Koordenatuak: 37°23′26″N 136°53′57″E / 37.390553°N 136.899097°E / 37.390553; 136.899097
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wajima
輪島市
輪島市 (Wajima-shi)
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Ishikawa
Jatorrizko izena輪島市
Geografia
Koordenatuak37°23′26″N 136°53′57″E / 37.390553°N 136.899097°E / 37.390553; 136.899097
Map
Azalera426,23 km²
MugakideakSuzu (en) Itzuli, Shika (en) Itzuli, Anamizu (en) Itzuli eta Noto (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria24.507 (2020ko abenduaren 1a)
−2.709 (2015)
Dentsitatea57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1954ko martxoaren 31
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakIshikari (en) Itzuli eta Owariasahi (en) Itzuli
http://www.city.wajima.ishikawa.jp/ www.city.wajima.ishikawa.jp

Wajima (japonieraz: 輪島市 Wajima-shi?) , Japoniako Ishikawa prefekturako hiria da. 2014ko erroldaren arabera 27.801 biztanle ditu. Bere artisau lanengatik, merkatuagatik eta kultur ondarearengatik da ezaguna, bai eta paisaia ikusgarriarengatik ere.

Prefeturaren iparraldean kokaturik dago, Japoniako itsasoan sartzen den Noto penintsulan. Noto aireportua dago bertan, penintsulari zerbitzua ematen diona.

2006ko otsailaren batean eratu zen gaur egungo udalerria Monzen herriarekinbat egiterakoan.

Mila arroz soroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senmaida (千枚田) izena du japonieraz eta Ishikawa prefeturako eta Japoniako ikuspegi ederrenetako bat da. 1004 arroz soro dira, bertako familiek zaintzen dituztenak edo alokatzen dituztenak.

Urte sasoi guztietan bisitari asko izaten ditu. Iraileko azken astean nazio mailan egiten den zozketa batean bi bikotek beren ezkontza bertan egiteko aukera izaten dute.

Urriko lehen astean milaka kandela pizten dituzte arroz soroetan.

Gojinjo-daiko danborra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gojinjo-daiko (御陣乗太鼓) Wajimako danbor berezia da, kultur ondare izendatua dagoena. Wajimako Nafune herrixkako biztanleek baino ezin dute jo danbor hau.

Kondairak dioenez 1577an Uesugi Kenshin generalak Noto inbaditu nahi izan zuenean bertakoek armarik ez zuten baina danborrak jotzen hasi ziren deabruaren maskarak jantzita eta inbaditaileek beldurrez ihes egin zuten.

  • Wajima Taisai (輪島大祭): Abuztuaren 22 eta 25 artean izaten da. 10 metroko altuerako Kiriko linternak eramaten dira hiriko kaleetan zehar.
  • Karramarroaren jaialdia (輪島かに祭り): Azaroaren erdialdera izaten da eta kaleetan mahai luzeak ezartzen dira marisko janak egiteko.
  • Kanakura Argi jaialdia: Kanakura Wajimako herrixka txiki bat da eta bertan linterna bakoitzaren inguruan 10.000 sake botila ezartzen dira irudi geometrikoak osatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]