Uztailaren 26
Itxura
Uztailaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta zazpigarren eguna da, 208.a bisurteetan. 158 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1522 – Joan Arberoakoa exekutatu zuten Iruñean gaztelarrek, Donibane Garaziko gazteluaren alkaidea. 1512ean Nafarroaren konkista babestu arren, 1521ean erresuma berreskuratzeko borroka legitimistarekin bat egin zuen eta traizioa egotzi zioten.
- 1974 – Arriagako hondamendia gertatu zen Gasteizen butano gasa zeramaten bi zisterna kamioik talka egin eta gasa lehertu eta gero. Ondorioz, 11 lagun hil ziren Gasteizko trafiko istripurik larriena den honetan.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1953 – Fidel Castro eta Abel Santamariak zuzendutako talde batek Santiago de Cubako Moncada kuartela eraso zuten. Ez zuten helburua lortu. Uztailaren 26a hartu zuten ondoren sortu zuten mugimenduaren izen bezala Movimiento Revolucionario 26 de Julio.
- 1956 – Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak Suezko kanala nazionalizatu zuen, nazioartean protestak eraginez.
- 1976 – Txinako Tangshan hirian 7,8 graduko lurrikara gertatu zen. Lurrikara honek 240.000 hildako eragin zituen, XX. mendeko lurrikararik hilgarriena izanik.
- 2006 – Israelen bonbardaketek Nazio Batuen Erakundearen lau ikuskatzaile erail zituzten.
- 2016 – Sagamiharako sarraskia Japonian. Langile ohi batek 191 pertsona hil zituen desgaitasuna zuten pertsonentzako zentro batean.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1882 – Parsifal, Richard Wagnerren opera estreinatu zen Bayreutheko Festspielhausen.
- 1887 – L. L. Zamenhof mediku eta filologoak Unua Libro argitaratu zuen, Esperantoa azaltzen zuen lehen liburua.
- 1955 – The Night of the Hunter ("Ehiztariaren Gaua") filma estreinatu zen, Charles Laughtonek zuzendu eta Robert Mitchum, Shelley Winters eta Lillian Gish aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1961 – Two Rode Together ("Bi Elkarrekin Zaldiz") filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta James Stewart, Richard Widmark, Shirley Jones, Linda Cristal, Andy Devine eta John McIntire aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – M. Night Shyamalan indiar zinema zuzendariaren The Village filma estreinatu zen.
- 2006 – Little Miss Sunshine estatubatuar filma estreinatu zen. Urte hartako Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren irabazlea.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1583 – Isabel Lobiano, leinu aberats bateko oinordekoa, inposatutako ezkontza bati aurre eginez garaiko gizartea astindu zuena (h. 1673).
- 1709 – Juan Lezika, bizkaitar politikaria (h. 1784).
- 1784 – Joaquín de Pablo, nafar gerrillari eta militar liberala (h. 1830).
- 1786 – Pierres Topet Etxahun, euskal koblakaria (h. 1862).
- 1809 – Mariano Gartzia Zalba, nafar musikari eta musikagilea (h. 1869).
- 1842 – Martin Landerretxe, euskal idazlea (h. 1930).
- 1847 – Charles Bécas, lapurtar apaiz katolikoa eta poeta (h. 1911).
- 1855 – Antonio Arzak, gipuzkoar idazlea, musikagilea eta kultura eragilea (h. 1904).
- 1870 – Ignacio Zuloaga, euskal margolaria (h. 1945).
- 1885 – Jacinto Clavería, nafar apaiz eta idazlea (h. 1954).
- 1900 – Ricardo Urgoiti, bizkaitar enpresaria (h. 1979).
- 1905 – Antonio Emery, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- 1906 – Iokin Zaitegi, arrasatear apaiz, idazle, itzultzaile eta irakaslea (h. 1978).
- 1924 – Ana Maria Lajusticia, bizkaitar kimikaria.
- 1930 – Jose Abad Azpilikueta, nafar-madrildar margolaria (h. 1985).
- 1934 – Mauri Ugartemendia, bizkaitar futbolaria (h. 2022).
- 1940 – Aurelio González, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1948 – Txomin Artola, gipuzkoar abeslaria.
- 1962 – Fernando Grande-Marlaska, bizkaitar epailea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko sekzioaren presidentea.
- 1972 – Carlos Martín Arceo, Kaiku, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 – Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko mahaiburu ohia.
- 1975 – Leire Ucha, bizkaitar aktorea.
- 1976 – Lorea Perosanz, bizkaitar diseinatzailea eta ilustratzailea.
- 1979 –
- Txema Añibarro, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Idurre Bideguren, bizkaitar politikaria, Bermeoko alkatea.
- 1997 – Jaime Dios, nafar futbolaria.
- 1998 – Irati Etxarri, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 2002 – Unai Aznar, nafar txirrindularia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1502 – Christian Egenolff, Frankfurteko lehendabiziko inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua (h. 1555).
- 1611 – François Fouquet, Frantziako artzapezpikua eta Baionako apezpikua (h. 1673).
- 1678 – Josef I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1711).
- 1703 – Christophe de Beaumont, frantziar artzapezpikua (h. 1781).
- 1739 – George Clinton, Ameriketako Estatu Batuetako 4. presidenteordea (h. 1812).
- 1782 – John Field, irlandar musikaria eta piano-jotzailea (h. 1837).
- 1796 – George Catlin, estatubatuar abenturazale, esploratzaile, bidaiari, abukatu, idazle eta margolaria (h. 1872).
- 1800 – Octave Tassaert, frantziar margolari, litografo eta grabatzailea (h. 1874).
- 1820 – Adelina Haitikoa, Haitiko enperatriz ezkontidea (h. 1878).
- 1822 – Robert William Thomson, pneumatikoen asmatzailea (h. 1873).
- 1829 – Auguste Beernaert, Belgikako lehen ministroa, 1909ko Bakearen Nobel Saria (h. 1912).
- 1836 – Adriano Cecioni, italiar eskultore, margolari, karikaturagile eta arte-kritikaria (h. 1886).
- 1842 – Alfred Marshall, ingeles ekonomialaria, eskola neoklasikoaren sortzailea (h. 1924).
- 1855 – Ferdinand Tönnies, alemaniar soziologo eta filosofoa (h. 1936).
- 1856 –
- Antoni Rubió i Lluch, kataluniar historialaria (h. 1937).
- George Bernard Shaw, irlandar idazlea, 1925eko Literaturako Nobel Saria (h. 1950).
- 1859 – Virginie Demont-Breton, frantziar margolaria (h. 1935).
- 1865 – Philipp Scheidemann, Alemaniako kantzilerra (h. 1939).
- 1874 – Serge Koussevitzky, errusiar-estatubatuar musika-zuzendaria (h. 1951).
- 1875 –
- Carl Gustav Jung, suitzar psikiatra eta filosofoa, psikologia analitikoa sortzailea (h. 1961).
- Antonio Machado, espainiar poeta (h. 1939).
- 1885 – André Maurois, frantziar idazlea (h. 1967).
- 1889 - Adeline Van Buren, estatubatuar moto bidaiari aitzindaria (h. 1949).
- 1893 – George Grosz, alemaniar margolaria (h. 1959).
- 1894 – Aldous Huxley, ingeles idazlea (h. 1963).
- 1904 – Luis Vidales, kolonbiar olerkari eta saiakera idazlea (h. 1990).
- 1907 – André Frénaud, frantziar poeta (h. 1993).
- 1909 – Ida Mandenova, sobietar botanikoa eta esploratzailea (h. 1995).
- 1919 – James Lovelock, britainiar zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista, Gaia hipotesiaren sortzailea (h. 2022).
- 1921 – Victòria Pujolar Amat, kataluniar errepublikanoa, PSUCeko militantea eta erresistentziako ekintzailea (h. 2017).
- 1922 –
- Blake Edwards, estatubatuar aktore, zinema gidoigile eta zinema zuzendaria (h. 2010).
- Jason Robards, estatubatuar aktorea (h. 2000).
- 1925 – Ana María Matute, gaztelaniazko kataluniar idazlea (h. 2014).
- 1928 –
- Tadeusz Baird, poloniar musikagilea (h. 1981).
- Francesco Cossiga, Italiako 8. Presidentea (h. 2010).
- Elliott Erwitt, estatubatuar argazkilari dokumentala eta publizista (h. 2023).
- Joseph Jackson, estatubatuar talentu managerra eta Jackson familiaren burua (h. 2018).
- Stanley Kubrick, estatubatuar zinema zuzendari, argazkigile, gidoilari eta ekoizlea, XX. mendeko zuzendari eraginkorrenetakoa (h. 1999).
- 1931 – Edward Zacca, Jamaikako jarduneko Gobernadore Orokorra (h. 2019).
- 1933 – Edmund Phelps, estatubatuar ekonomialaria, 2006ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1937 – Wilton G.S. Sankawulo, Liberiako estatuburua (h. 2009).
- 1939 – John Howard, Australiako lehen ministroa.
- 1942 – Vladimír Mečiar, Eslovakiako presidente ohia.
- 1943 – Mick Jagger, ingeles abeslaria, The Rolling Stones taldeko abeslari eta kantagilea.
- 1944 – Betty Davis, estatubatuar funk eta soul musikaren emakume abeslaria (h. 2022).
- 1945 –
- Helen Mirren, ingeles aktorea.
- Panagiotis Pikrammenos, Greziako lehen ministroa.
- 1947 – Jordi Sierra i Fabra, espainierazko eta katalanezko kataluniar idazlea.
- 1948 – Chiquetete, espainiar flamenko abeslaria (h. 2018).
- 1949 – Roger Taylor, ingeles bateriajole, musikari, musikagile eta abeslaria, Queen taldeko bateriajolea.
- 1950 –
- Nicholas Evans, ingeles kazetari, gidoilari, zinema eta telebista ekoizle eta idazlea (h. 2022).
- Susan George, ingeles aktorea.
- 1954 – Vitas Gerulaitis, estatubatuar tenislaria (h. 1994).
- 1957 – Santi Santamaria, kataluniar sukaldaria eta Can Fabes jatetxe ospetsuaren jabea (h. 2011).
- 1958 - Angela Hewitt, kanadar piano-jotzailea.
- 1959 –
- Mairéad Ní Mhaonaigh, irlandar biolinjolea eta abeslaria.
- Hiroshi Soejima, japoniar futbolari ohia.
- Kevin Spacey, estatubatuar aktorea.
- 1961 – Robert Verbeek, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1962 – Galina Txistiakova, sobietar-eslovakiar atleta ohia, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean aditua.
- 1964 – Sandra Bullock, estatubatuar aktorea.
- 1965 – Pam Burridge, australiar surflari ohia.
- 1966 – Anna Rita Del Piano, italiar aktore eta antzerki zuzendaria.
- 1967 –
- Takeshi Motoyoshi, japoniar futbolari ohia.
- Tim Schafer, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta programatzailea.
- Jason Statham, ingeles aktorea.
- 1968 –
- Nikki Sinclaire, britainiar politikaria, lehenengo britainiar parlamentari transgeneroa.
- Olivia Williams, britainiar aktorea.
- 1969 – Tanni Grey-Thompson, galestar politikari, telebista aurkezle eta gurpildun aulkiko korrikalari ohia.
- 1973 –
- Kate Beckinsale, ingeles aktorea.
- Vaniity, mexikar-estatubatuar emakumezko aktore porno transexuala.
- Lenka Šarounová, txekiar astronomoa, asteroide-aurkitzaile emankorra.
- 1975 – Liz Truss, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- 1976 – Ana Roldán, espainiar kazetari eta aurkezlea.
- 1978 – Sergio Rodríguez Martínez, espainiar futbolari ohia.
- 1980 – Jacinda Ardern, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- 1983 - Silvia Caballol, kataluniar psikologo kliniko eta idazlea.
- 1984 – Elin Fflur, galestar abeslaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria.
- 1986 – Mickell Gladness, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Alice Isaaz, frantziar aktorea.
- 1992 – Marika Koroibete, fijitar errugbilaria.
- 1993 –
- Aaron Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Taylor Momsen, estatubatuar aktore, konpositore eta modeloa.
- 1996 – Koya Kitagawa, japoniar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1521 – Joanikot Arberoa, baxenafar gudaria Nafarroako konkistaren garaian.
- 1847 – Jose Maria Ezpeleta Enrile, nafar aristokrata eta militarra (j. 1787).
- 1922 – Justin de Menditte, zuberoar idazle eta apaiza (j. 1867).
- 1931 – Pierre Jauregi, baxenafar errugbilaria (j. 1891).
- 1936 – Santiago Altolagirre, Mariano de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra, Villanueva del Arzobispon fusilatua (j. 1857).
- 1936an, Alcázar de San Juanen fusilatuak:
- Esteban Barrenetxea, Frai Esteban de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1890).
- Francisco Euba, Frai Francisco de San Lorenzo, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1889).
- Buenaventura Gabikaetxebarria, Frai Buenaventura de Santa Catalina, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1887).
- Hermenegildo Itza, Frai Hermenegildo de la Asunción, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1879).
- Juan Antonio Salutregi, Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1902).
- 1977 – María del Villar Berruezo, nafar dantzaria eta idazlea (j. 1888).
- 1981 – Etienne Salaberri, So egilea, euskal apaiz, idazle eta kazetaria (j. 1903).
- 1989 – Sancho de Beurko, gaztelaniazko euskal idazlea (j. 1908).
- 1997 – Maria Dolores Agirre, errezildar euskaltzale, irakasle eta esataria (j. 1903).
- 2005 – Jesus Uribe, gipuzkoar futbolaria (j. 1938).
- 2009 – Juan Gorospe, bizkaitar futbolaria eta Alaveseko entrenatzaile eta lehendakaria (j. 1931).
- 2016 – Pedro Manterola, nafar margolari, idazle eta arte-teorilaria (j. 1935).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 432 – Zelestino I.a, Aita santua.
- 1471 – Paulo II.a, Aita santua (j. 1417).
- 1506 – Ana Kandalakoa, Hungaria eta Bohemiako erregina (j. 1484).
- 1533 – Atahualpa (kitxuaz, Ataw Wallpa), Inka Inperioko azken enperadorea (j. 1497).
- 1630 – Karlos Emanuel I.a Savoiakoa, Savoiako dukea (j. 1562).
- 1676 – Orsola Maddalena Caccia, italiar moja margolaria (j. 1596).
- 1684 – Elena Cornaro Piscopia, veneziar filosofoa (j. 1646).
- 1693 – Ulrika Eleonor Danimarkakoa, Suediako erregina ezkontidea (j. 1656).
- 1802 – Rose-Adélaïde Ducreux, frantziar musikari eta margolaria (j. 1761).
- 1817 – George Petrovitx Karageorge, Serbiako buruzagia, Karageorgevitx dinastiaren sortzailea (j. 1762).
- 1863 – Sam Houston, estatubatuar militar eta politikaria, Texasko Errepublikako presidentea (j. 1793).
- 1867 – Oto Greziakoa, Greziako erregea (j. 1815).
- 1881 – George Borrow, ingeles idazle, bidaiari eta filologoa (j. 1803).
- 1919 – Edward Poynter, ingeles margolari figuratiboa (j. 1836).
- 1925 –
- Gottlob Frege, alemaniar matematikaria (j. 1848).
- William Jennings Bryan, estatubatuar hizlari eta politikaria (j. 1860).
- 1930 – Narcís Oller, kataluniar idazlea (j. 1846).
- 1934 – Winsor McCay, estatubatuar komikigilea, komikiaren historiako garrantzitsuenetakoa (j. c. 1867).
- 1937 – Gerda Taro, gerrako argazkilari eta kazetari alemaniarra (j. 1910).
- 1941 –
- Henri Léon Lebesgue, frantziar matematikaria (j. 1875).
- Benjamin Lee Whorf, estatubatuar hizkuntzalari eta suteen prebentziorako ingeniaria (j. 1897).
- 1942 – Roberto Arlt, argentinar idazle, kazetari eta asmatzailea (j. 1900).
- 1944 – Reza Shah Pahlavi, Irango shah edo enperadorea (j. 1878).
- 1952 – Eva Perón, Evita, argentinar aktore eta politikaria, peronismoko eragile nagusia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1919).
- 1953 – Nikolaos Plastiras, Greziako lehen ministroa (j. 1883).
- 1959 – Manuel Altolaguirre, espainiar poeta (j. 1905).
- 1960 –
- Cedric Gibbons, irlandar-estatubatuar zinemagintzako zuzendari artistikoa (j. 1890).
- Maude Menten, kanadar kimikaria (j. 1879).
- 1962 –
- Gabriel Arias-Salgado, espainiar politikari falangista (j. 1904).
- Raquel Meller, espainiar zinemako-abeslari, kupletista eta aktorea (j. 1888).
- 1966 – Carme Montoriol i Puig, kataluniar itzultzaile, narratzaile, poeta, dramagile eta piano-jotzailea (j. 1892).
- 1971 – Diane Arbus, estatubatuar argazkilaria (j. 1923).
- 1973 – Konstantinos Georgakopoulos, Greziako lehen ministroa (j. 1890).
- 1983 – Charlie Rivel, kataluniar pailazoa, zirkuaren historiako ospetsuenetako bat (j. 1896).
- 1984 – George Gallup, estatubatuar estatistikalaria (j. 1901).
- 1986 –
- William Averell Harriman, estatubatuar politikari, negozio-gizon eta diplomazialaria (j. 1891).
- Dominique Mbonyumutwa, Ruandako presidentea (j. 1921).
- 1987 – Tawfiq al-Hakim, egiptoar idazlea (j. 1898).
- 1989 – Delia del Carril, La Hormiguita, argentinar grabatzailea, margolaria eta marrazkilaria (j. 1884).
- 1993 – Matthew Ridgway, estatubatuar militarra (j. 1895).
- 1997 –
- Kunihiko Kodaira, japoniar matematikaria (j. 1915).
- Jaime Miláns del Bosch, espainiar militarra, 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuen buruzagietako bat (j. 1915).
- Aníbal Sánchez Reulet, argentinar filosofoa (j. 1910).
- 1998 – Seán Ó hEinirí, uste denez irlanderazko azken hiztun elebakarra (j. 1915).
- 1999 –
- Faedon Gizikis, Greziako presidentea (j. 1917).
- Trygve Haavelmo, norvegiar idazlea, 1989ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1911).
- 2000 – John Tukey, estatubatuar estatistikaria, datuen azterketa esploratzailearen aitzindairia (j. 1915).
- 2001 –
- Jacques Bens, frantziar eleberrigilea (j. 1931).
- Josef Klaus, Austriako kantzilerra (j. 1910).
- 2009 – Merce Cunningham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (j. 1919).
- 2013 –
- Shafiga Akhundova, azerbaijandar konpositorea, Azerbaijango Herriko Artista (j. 1924).
- JJ Cale, estatubatuar gitarra-jotzailea eta musikaria (j. 1938).
- Sung Jae-gi, Hego Koreako feminismoaren aurkako ekintzailea (j. 1967).
- 2015 –
- Benita Gil, espainiar maistra eta koordinatzaile sindikala (j. 1913).
- Eloína Miyares, kubatar hizkuntzalaria (j. 1928).
- Sebastiano Vassalli, italiar idazlea (j. 1941).
- 2020 –
- Olivia de Havilland, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Hans-Jochen Vogel, alemaniar politikaria (j. 1926).
- 2021 –
- Albert Bandura, kanadar psikologoa (j. 1925).
- Joey Jordison, estatubatuar musikaria eta musikagilea, Slipknot taldearen sortzaileetako bat (j. 1975).
- 2022 –
- Anne-Marie Garat, frantziar eleberrigilea (j. 1946).
- David Ireland, australiar eleberrigilea (j. 1927).
- James Lovelock, britainiar zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista, Gaia hipotesiaren sortzailea (j. 1919).
- 2023 –
- Jean-Jacques Honorat, Haitiko lehen ministroa (j. 1931).
- Randy Meisner, estatubatuar musikaria, Eagles taldeko kide sortzaile eta baxu-jotzailea (j. 1946).
- Sinead O'Connor, irlandar abeslaria (j. 1966).
- Martin Walser, alemaniar idazlea (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Ane, Anne eta Ane.
- Jaiegunak: Ordizia, Santa Ana jaiak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |