👨👨👦👦 Biztanleak 300.019 |
🔎 Azalera 12.190 km² |
🏙️ Hiriburua Port Vila |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Vanuatu Ozeaniako uharte nagusienetako bat da, Malinesia herrialdean sartzen da. Ozeania inguruan dago kokatuta.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen europearrak vanuatu bisitatzean pertsona portuges batekin joan ziren, Pedro Fernandez De Quiero. Artxipelagoa Espainiarentzat aldarrikatu eta "Espiritu Santua" deitu zion.
Herrialdearen egungo izena vanua ("lurra" edo "etxea") hitzetatik dator, austronesiar hizkuntza askotan erabiltzen den terminoa da eta tu ("zutik egon"). Batera, "Vanuatu" izenak erreferentzia egiten du. herrialde berriaren estatus independenteari.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vanuatu isla askotan dago banatuta eta duela urte askotatik dago sortuta. Eta urte askotatan egon dira europearrik gabe. Baina 1606 ean iritsi ziren.
Gobernua eta Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuburua, lehendakaria , bost urtean behin hautatzen du parlamentuak. Sei foru gobernuetako presidenteek koalizio bat osatzen dute, baina batzuetan arazoak egon dira, batez ere Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko lehiarekin.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vanuatu jatorri bolkanikoko uhartedia da, hegoaldeko Ozeano Barean dagoena, hego latitudeko 13° eta 21° artean, eta ekialdeko longitudeko 166° eta 171° artean.
Hamahiru uharte nagusi eta 60 bat uharte txiki dira guztira, 650 kilometro luze den Y baten arabera banatuak. 65 uhartetan bizi da jendea; biztanlerik ez duten beste bi, Matthew eta Hunter, Frantziak beretzat eskatzen ditu.
Erliebea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteak goi-ordoki garaiez eta apalez, mendi malkarrez, muino biribilez eta koralezko itsas-hautsiez osatuak dira. Lurrikarak izaten dira; sumendi piztuak ere daude uharte batzuetan. Mendirik garaiena, Tabwemasana (1877 metro), Espiritu Santon dago. Estatuak 2.500 kilometro kostalde baino gehiago dauka.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima ozeaniko tropikala du Vanuatuk, beroa (22-27 °C) eta hezea (2.000-3.000 mm euri). Haize erauntsiak izateko arriskua dago.
Landaredia ugaria da: baso tropikala, belardiak eta, kostaldean, ur gaziko landaredia.