Turfan
Turfan | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Izen ofiziala | 吐鲁番市 تۇرپان شەھىرى |
Posta kodea | 838000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′00″N 89°10′56″E / 42.95°N 89.1822°E |
Azalera | 69.759,31 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 622.903 (2010) 693.988 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 9 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 995 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Matrikula | 新K |
tlf.gov.cn |
Turfan[1] edo Kashi[1] (uigurreraz: تۇرپن; txinera sinplifikatuz: 吐鲁番市) Xinjiangeko basamortuko oasi-hiria da, Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan dagoena. 2015ean 632.000 biztanle inguru zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turfan dagoen eremua oasi emankor bat izan da beti, bertako biztanleek historikoki bikain aprobetxatu dutena karez izeneko ubide sistema tradizionalaz baliatuz[2]. Historian zehar ordea eskualdearen boterea tokiz aldatu da, 10 kilometro mendebaldera batzuetan (Jiaohe) eta 30 kilometro hego-ekialdera beste batzuetan (Gaochang)[3]. Tarim arroa estaltzen duen basamortuaren erdian dagoen oasia izanik Zetaren Bidea bertatik pasatu zen eta merkataritza nabarmen garatu zen.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 1000 urtean Jushi erresumaren parte zen baina K.a. 107 urtean txinatarrek konkistatu zuten, Han dinastiak hain zuzen ere[4]. K.a. 60 urterako eremu guztia bi inperioren artean banatzen zen, Han dinastia eta Xiongnu inperioaren artean eta hurrengo urteetan sarritan aldatu zen eskuz. K.o. 220 urtean Han dinastia erori eta hurrengo mendeetan erresuma independentea izan zen, txinatarrei tributoa ordaindu beharra zeukan arren.
VII. mendean Tang dinastiak Tarim arro guztia konkistatu eta Txinaren menpe ezarri zuen[5]. Mendebaldean Sogdiana erresuma kokatzen zen eta hauen eta txinatarren artean merkatal harreman onak izan ziren. Hauek erabili zuten Turfan izena, "txinatarren hiria" esan nahi du beren hizkeran[5]. An Lushan matxinadak Tang inperioa asko ahuldu zuen eta mendebalde urruneko eremu hauen kontrola eskastu egin zela aprobetxatuz tibetarren eskualde guztia eskuratu zuten. Turfan hiria 792 urtean hartu zuten tibetarrek.
Uigurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uigur Khaganerriak hegoaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion eta 803 urtean Turfan hartu zuen. 840an ordea Kirgizek Uigurren hiriburua konkistatu zuten eta uigur populazioek hegoalderantz jo zuten Turfan inguruan erresuma berria eratuz. Erresuma berriak Kara-Khoja edo Qocho izena hartu zuen eta 856 eta 1389 artean iraun zuen. Budismoa hartu zuten eta Dunhuang hiriko agintariekin aliantzak eratu zituzten. Erresuma Mongolen Inperioaren menpe gelditu zen azken aldera eta 1389 urtean Khizr Khojak konkistatu zuenean autonomia guztia galdu zuen. XV. mendean uigur biztanleek budismoa utzi eta musulman bihurtu ziren. Garai hartan Ming dinastiako txinatarrek gehiegizko tributuak eskatzen zizkiotela eta, Turfaneko agintari mongola zen Yunus Khan-ek aurka egin eta inperio bien arteko gerra sortu zen. 1524 eta 1528an armada handiak eratu zituen eta txinatarrak eraso zituen baina Ming dinastiaren ejerzitoak garaitu eta hildako ugari izateaz gain tributuari eutsi egin zion[6].
XIX mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francis Younghusband esploratzaile britainiarra Turfanetik igaro zen Beijingerako bidean eta honela deskribatu zuen: "Harresiz inguraturiko bi hirik osatzen dute. Bata txinatarra da eta 5.000 biztanle inguru ditu, bestea milia bateko distantziara dago eta turkiarra da, 12.000 edo 15.000 biztanle dituena." Harresiek 10 metrotako altuera eta 6-9 metrotako lodiera zuten. Zanga batek eta harresi txikiago batek inguratzen zuen harresi nagusia. Ateetan dorreak zeuden eta beste hainbat dorre txiki ere bai harresien gainetan. Hirien inguruan garia, kotoia, meloiak, mahatsa eta mitxoletak landatzen ziren[7]. Grigory Grum-Grshimailo esploratzaile errusiarrak Turfaneko mahaspasak goraipatu zituen.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaochang barrutia (uigurreraz: قاراھوجا رايونى; txineraz: 高昌区)
- Shanshan konderria (uigurreraz: پىچان ناھىيىسى; txineraz: 鄯善县)
- Toksun konderria (uigurreraz: توقسۇن ناھىيىسى; txineraz: 托克逊县)
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xinjiang probintziako hiriburua den Ürümqitik 150 kilometro hego-ekialdera kokaturik dago Turfan, izen bereko sakonunean, itsasoaren mailarekiko 30 metrotara baino ez. Sakonune hau Turfanen izan zen sumendi baten kraterra da. Esaten dutenez 1120 urtean egin zuen eztanda[8]. Turfango sakonuneko punturik baxuenean Ayding aintzira dago, 154 metro itsasoaren mailaren azpitik. Munduan lurrazalean dagoen bigarren lekurik baxuena da. Muturreko klimaren ondorioz gaur egun aintzira erabat lehorturik dago[9] eta lurzorua oso gazia da[10].
Hiritik mendebaldera Mendi gartsuak izeneko mendilerroa kokatzen da, garai batean Gaochang hiria egon zenaren inguruan. Hareharri gorrizko muino higatuek osatzen dute.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima oso gogorra da, basamortu kontinentaleko muturreko klima hain zuzen ere. Suaren lurraldea ezizena eman zaio eta Txinako hiri beroena dela esaten da.
Datu klimatikoak (Turfán (1971−2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −2.3 | 6.0 | 16.3 | 26.5 | 33.3 | 37.9 | 39.6 | 38.0 | 31.9 | 21.8 | 9.5 | −0.8 | 21.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −12.1 | −6.0 | 3.2 | 12.4 | 18.7 | 23.2 | 25.0 | 22.8 | 16.3 | 7.1 | −2.1 | −9.6 | 8.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.1 | 0.5 | 1.2 | 0.5 | 0.9 | 2.9 | 1.9 | 1.8 | 1.6 | 1.7 | 0.6 | 1.0 | 15.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 1.5 | 0.3 | 0.3 | 0.6 | 0.9 | 2.3 | 2.0 | 1.9 | 1.2 | 0.7 | 0.3 | 1.1 | 13.1 |
Eguzki orduak | 159.7 | 188.6 | 239.5 | 256.8 | 299.6 | 301.2 | 311.7 | 305.9 | 278.8 | 250.6 | 184.7 | 135.1 | 2912.2 |
Hezetasuna (%) | 60 | 45 | 31 | 26 | 28 | 31 | 33 | 37 | 42 | 51 | 54 | 61 | 41.6 |
Iturria: China Meteorological Administration[11] |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko erroldaren araberako datuak dira.
Etnia | Biztanleak | Ehunekoa |
---|---|---|
Uigurrak | 489.135 | % 75,01 |
Han (txinatarrak) | 121.569 | % 18,6 |
Hui | 39.079 | % 6 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia du. Barazkiak eta kotoia ekoizten ditu baina denen artean nagusi mahastiak dira. Txinako mahaspasa ekoizle handiena da Turfan. Urteko Mahatsaren jaialdia ospatzen da eta gobernuak egun horretan uigurren ezkontza masiboak bultzatzen ditu.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanzhou eta Xinjiang arteko abiadura handiko trenak geltokia dauka bertan. Turpan Jiaohe aireportua ere alboan du.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emin minaretea[12]
- Jiaohe eta Gaochang hirien hondarrak.
- Astana hilerria[13]
- Bezeklik leizeak[14]
- Turfango sakonunea[9]
- Ayding aintzira[10]
- Mendi gartsuak[9]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jiaohe hiriaren hondarrak.
-
Gaochang hiriaren hondarrak.
-
mahastiak.
-
Karez museoa.
-
Ayding aintzira egon zen tokiaren oroitarria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-25).
- ↑ «Turpan Karez System, Xinjiang» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ Svat Soucek. (1997). A History of Inner Asia. Cambridge University Press, 17 or. ISBN 9780521657044..
- ↑ Hill, John E.. (2009). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE. BookSurge, Charleston, South Carolina. ISBN 978-1-4392-2134-1..
- ↑ a b «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-18 (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ (Ingelesez) Spence, Jonathan D.; Wills, John Elliot. (1979). From Ming to Ch'ing: Conquest, Region, and Continuity in Seventeenth-century China. Yale University Press ISBN 9780300026726. (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ Younghusband, Francis E.. (1896). The Heart of a Continent. John Murray, London. Facsimile reprint: (2005) Elbiron Classics., 139-140 or. ISBN 1-4212-6551-6..
- ↑ volcano.si.edu (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ a b c «If you can stand the heat, then the Turpan Basin is the place to be -- Shanghai Daily | 上海日报 -- English Window to China New» web.archive.org 2010-04-07 (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ a b (Ingelesez) Cook, Ian G.; Murray, Geoffrey. (2004-01-14). Green China: Seeking Ecological Alternatives. Taylor & Francis ISBN 9780203220658. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ «Turpan - the most populous city of the Xinjiang» www.advantour.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ «Turpan Astana-Karakhoja Ancient Tombs, Xinjiang China» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ «Turpan Bezeklik Thousand Buddha Caves, Xinjiang» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).