iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Takbir
Takbir - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Takbir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musulman batek bi eskuak altxatzen ditu Takbir errezitatzean.

Takbir (تَكْبِير), baita Tekbir edo Takbīr ere, Allāhu Akbar (الله أكبر) arabierazko esaldiaren izena da, euskaraz "Jainkoa nagusiena da" edo "Jainkoa nagusia da".[1] Islamaren errezitazio tradizionala da, bai otoitz egitean, bai otoitzera deitzean (Adhan),[2] bai fedea adieraztean edo ospakizunetan.

Allāhu Allah izenaren nominatiboa da eta "Jainko" esan nahi du. Akbar hitza kabīr adjektiboaren elatiboa da eta "nagusi" esan nahi du. Akbar Takbīr esaldian erabiltzen dutenean, normalean "nagusiena" itzultzen dute.[3]

Jihadistek askotan gerra-garrasi moduan erabiltzen dute[4], Badreko guduan Mahomak berak esaldia erabili omen zuelako.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Allahu Akbar. .
  2. Nigosian, S. A.. (2004). Islam: Its History, Teaching, and Practices. Indiana: Indiana University Press, 102 or. ISBN 0-253-21627-3..
  3. Green, A. O.. (1887). A Practical Arabic Grammar. Clarendon Press, 66 or..
  4. Barnett, Tracey. (2006-5-3). «Suicide bombers follow a morality of their own» The New Zealand Herald.
  5. Adamec, Ludwig W.. (2009). Historical Dictionary of Islam. (2. argitaraldia) Scarecrow Press, 32 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]