Richard Feynman
Richard Phillips Feynman (New York, Estatu Batuak, 1918ko maiatzaren 11 – Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1988ko otsailaren 15a) XX. mendeko estatubatuar fisikaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen. Elektrodinamika kuantikoaren eremuko bere lanagatik Fisikako Nobel saria jaso zuen 1965ean Julian Schwingerrekin eta Sin-Itiro Tomonagarekin batera. Partikula azpiatomikoen jokaera azaltzeko balio zuten lanabes piktoriko batzuk jorratu zituen, gerora Feynamen diagrama izenaz ezagutuko zirenak. Gaztaroan bonba atomikoaren garapenean lan egin zuen Manhattan proiektuan, eta Challenger espazio-ontziaren hondamendia balioztatu zuen ikertzaile taldean ere ibili zen.
Fisikari egin zizkion ekarpenen artean nanoteknologiaren lehen garapenei eta konputazio kuantikoari buruzko lehen lanak nabarmentzen dira. Nahiz eta Feynmanen ekarpenak fisikaren barruan asko diren, argitaratu zituen ikerketa artikuluak 37 baizik ez ziren izan. Kaliforniako Caltech unibertsitatean fisika teorikoko Richard Chace Tolman katedra lortu zuen. Feynman bere liburu eta eskoletan fisika errazten eta jendartean zabaltzen saiatu zen, batez ere 1959an nanoteknologiari buruz emandako konferentzian, There's Plenty of Room at the Bottom («Azpioaldean bada nahikoa leku») edota bere The Feynman Lectures on Physics («Feynmanen fisikari buruzko konferentziak»), fisikaren arloan irakurketa klasiko bilakatu den hiru bolumeneko liburua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nagore IRAZUSTABARRENA: «Pintura, sanba eta mekanika kuantikoa», Argia, 2315. zenbakia, 2012-03-18.
- Guillermo ROA ZUBIA: «Richard Feynman gogoan»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2013-02-01.
- «Richard Feynman halakoa zen»[Betiko hautsitako esteka], Norteko Ferrokarrila, 2013-02-13.
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from iraila 2023
- 1918ko jaiotzak
- 1988ko heriotzak
- Newyorkarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak
- Estatubatuar juduak
- Fisikako Nobel Saridunak
- Partikulen arloko fisikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako ateoak
- Royal Societyko kideak
- Minbiziak hildakoak
- Manhattan Proiektuko pertsonak
- New York estatuko politikariak
- Princeton Unibertsitateko ikasleak