Rafer Johnson
Rafer Johnson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hillsboro, 1934ko abuztuaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Sherman Oaks, 2020ko abenduaren 2a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Kingsburg High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, atleta, saskibaloi jokalaria eta decathlete (en) |
Pisua | 91 kilogramo |
Altuera | 190 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Peace Corps (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
Rafer Lewis Johnson (Hillsboro, Texas, 1935ko abuztuaren 18a - Sherman Oaks, Los Angeles, Kalifornia, 2020ko abenduaren 2a) dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta izan zen.
1955eko Panamerikar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta Mathiasen munduko errekorra hautsi zuen gainera; hala, 7.985 puntu lortu zituen. 1956an, Melbourneko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina min hartu zuen, eta bigarren postuan gelditu zen. Orduko kalteak zirela eta, ezin izan zuen bi urtez lehiaketetan parte hartu. 1960an, Erromako Olinpiar Jokoetan, historiako finalik zirraragarrienetakoa bizi izan zen: Yang Chuan-Kwang taiwandarra eta Vassili Kuznetsov sobietarra izan zituen lehiakide. Chuang hamar probatik zazpitan izan zen garaile, baina, hala ere, Johnsonek irabazi zuen lehia, 8.392 punturekin, eta errekor olinpiko berria ezarri zuen. Hurrengo urtean, lehiaketatik erretiratu zen. Ondoren, kiroletarako jantziak eta tresnak egiten dituen enpresa batean lan egin zuen aholkulari gisa. Horretaz gainera, ongintzazko erakunde batean parte hartu zuen, eta kirol-lehiaketak antolatu zituen ezinduentzat. 1984an, Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, berak piztu zuen Koliseoko olinpiar sua.
Lortutako sari nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa | ||
---|---|---|
Olinpiar Jokoak | ||
Zilarra | 1956ko Udako Olinpiar Jokoak (Melbourne) | Dekatloia |
Urrea | 1960ko Udako Olinpiar Jokoak (Erroma) | Dekatloia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1935eko jaiotzak
- 2020ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako atletak
- Texastarrak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak atletismoan
- Suontzi olinpikoa piztu dutenak
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1960ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1960ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Ameriketako Estatu Batuetako atleta olinpikoak
- Munduko errekordunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak atletismoan
- Ameriketako Estatu Batuetako zilarrezko dominadun olinpikoak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak