iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Purplewashing
Purplewashing - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Purplewashing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morea feminismoarekin eta emakumearekin lotutako kolore bat izan da.

Purplewashing (euskaraz garbiketa morea[1]) mailegu linguistiko bat da (ingeleratik purple, morea, feminismoarekin lotutako kolorea, eta whitewash, txuritu edo estali), feminismoaren bizkar egindako politika eta marketing estrategiei errefentzia egiten diena. Amelia Barquin feminista euskaldunak honela definitzen du: "Emakumeen aldeko diskurtsoa erabiltzea, norberaren irudia zuritzeko eta beste helburu batzuk lortzeko, emakumeekin loturarik ez dutenak eta, areago, emakumeen kontra joan daitezkeenak"[1].

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amelia Barquinek salatutako adibidea da honakoa: 2018ko ekainaren 2an, euskararen kontrako manifestazioa egin zen Iruñean, eta paskinak banatu ziren, “ez da maitasuna, bortxaketa da” ziotenak[2][1]. Paskinaren irudian, Nafarroa ihes egiten duen emakume bat da, eta erasotzaileak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia dira, talde moduan eta labanekin armatuta, emakume horren atzetik korrika egiten dutenak, bortxatzeko asmoz: gizon jazarleak emakume babesgabearen kontra, Iruñean bertan gertaturiko La Manada kasuaren bortxakera kasuari erreferentzia eginez. Barquinek dioenez[1], "emakume metaforiko horren defentsaren izenean, paskina egin dutenei ahazten zaie Nafarroan emakume ez gutxik euskararen aldeko jarrera dutela; are gehiago, emakume ez gutxi euskaraz bizi direla. Manifestazioaren deitzaileak haien kontra aritzen dira."

2018ko Eurovision lehiaketan Israel ordezkatu zuen ordezkariak, Netta Barzilaik, mezu feministako abestia eraman zuen abesti lehiaketara: Toy (panpina). "Ez naiz zure panpina", zen abestiaren leloa, eta abeslariak berak azaldu zuenez, "emakumeen boteretzearen pizkundearen eta justizia sozialaren aldeko manifestu bat" zen[3]. Baina, lehiaketa irabazi ondoren, abeslaria agertu zen Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren ondoan, kantuaren leloa errepikatuz, hain zuzen ere Gazan palestinarren kontrako tiroketak gertatzen ari ziren egunetan. Kontestu horretan, emakumeen boteretzearen mezua, izatez, Israelgo politiken aldeko aldarri izan zela salatu izan zen, purplewashing adibide garbia, aldi berean emakume palestinarrenganako inolako enpatiarik ez baitzegoen. Barquinen hitzetan: "Ze moderno, erreibindikatzaile eta aitzindari gelditzen diren kantaria eta ordezkatzen duen herrialdea… bertan emakume palestinarrak (gizonez gain) egunero heriotzara eramaten dituzten bitartean."[1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Hau da hau “garbiketa morea”! (Iruñean eta euskararen kontra)» Kinka 2018-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  2. Euzkitze, Xabier. «Miseria gorena.» Noticias de Gipuzkoa (Noticias de Gipuzkoa) (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) «Netta is in danger of being turned into a political toy - +61J» +61J 2018-05-23 (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]