iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Poloniako_Ondorengotza_Gerra
Poloniako Ondorengotza Gerra - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Poloniako Ondorengotza Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poloniako Ondorengotza Gerra
Danzigeko setioa
Data1733–173
LekuaPolonia, Renania eta Italia
EmaitzaVienako ituna
Augusto III.ak tronua lortu zuen
Borboitarrek lurraldeak lortu zituzten
Gudulariak
Stanisław Leszczyńskiren aldeko Polonia
 Frantzia
 Espainia
Sardiniako Erresuma
Parmako dukerria
Augusto III.a Poloniakoaren aldeko Polonia
 Errusiar Inperioa
Habsburgotar monarkia
Prusiako Erresuma
Saxoniako hauteslerria
Buruzagiak
Parmako dukea
James Fitz-James
Villarsko dukea
Karlos Emmanuel III.a Sardiniakoa
Peter Lacy
Burkhard Christoph von Münnich
Eugenio Savoiakoa
Friedrich Heinrich von Seckendorff
Galerak
50.400 frantziar erori edo hildako
3.000 espainiar erori edo hildako
7.200 sardiniar erori edo hildako[1]
3.000 errusiar erori edo hildako
32.000 austriar erori edo hildako
1.800 prusiar erori edo hildako[1]

Poloniako Ondorengotza Gerra (1733-1738) Augusto II.a Poloniako erregea hil ondoren hasi zen gerra izan zen. Stanisław Leszczyński Luis XV.a Frantziako erregearen aitaginarreba hautatu zuten errege, Frantziako koroak bultzatuta, baina Austriako eta Errusiako erregeak Augusto III.a Saxoniakoaren alde agertu ziren. Stanisław eraitsi ondoren, austriarrak eta errusiarrak Poloniaz jabetu ziren eta frantsesek Lorrena, Kehl eta Philippsburgeko lurraldeak beretu zituzten. Gerra Poloniako erregetzak piztu bazuen ere, gatazka latzenak Italian izan ziren (Milan, Napoli), frantsesen aliatu sardiniarrek eta espainiarrek Utrechteko itunaren arabera galdutako lurraldeez jabetu nahi baitzuten. Vienako itunak eman zion gerrari amaiera: Augusto III.a Poloniako errege izendatu zuten, Stanisław Lorrena eta Barko konderriko nagusi bihurtu zen (bera hildakoan, lurralde horiez jabetu zen Frantziako koroa) eta Karlos Filipe V.aren semea Napoli eta Siziliako errege egin zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]