Pirazolona
Itxura
Pirazolona | |
---|---|
Konposizioa | Nitrogeno, oxigeno eta karbono |
Mota | amina heterozikliko eta carbonyl compound (en) |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 83328 |
MeSH | D047069 |
Pirazolona konposatu organikoa da, C3H2N2O formula duena. Bost begiko heterozikloa da ondo ondoko bi nitrogeno-atomo eta karbonilo talde bat dituena[1].
Pirazolonaren deribatu ordezkatuak analgesiko[2] eta tindu[3] gisa usatzen dira: metamizola eta aminofenazona botikak edo B laranja eta tartrazina tinduak, etsenplurako.
Egitura eta sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirazolonak bi isomero ditu: 3-pirazolona eta 4-pirazolona
3-pirazolona | 4-pirazolona |
Pirazolona lehen aldiz Ludwig Knorr-ek sinteizatu zuen 1883an etil azetoazetatoa eta fenilhidrazina erreakzionaraziz[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Pyrazolone» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Zhao, Zefeng et als.. (2020). Pyrazolone structural motif in medicinal chemistry: Retrospect and prospect. European Journal of Medicinal Chemistry Volume 186, 15 January 2020,, 111893 or..
- ↑ (Ingelesez) Kirk-Othmer, ed. (2001-01-26). Pyrazoles, Pyrazolines, and Pyrazolones; Kirk-Othmer Encyclopedia of Chemical Technology. (1. argitaraldia) Wiley doi: . ISBN 978-0-471-48494-3. (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Knorr, Ludwig. (1883-07). «Einwirkung von Acetessigester auf Phenylhydrazin» Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft 16 (2): 2597–2599. doi: . ISSN 0365-9496. (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).