iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Philippa_Foot
Philippa Foot - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Philippa Foot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippa Foot
Bizitza
JaiotzaOwston Ferry (en) Itzuli1920ko urriaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaOxford2010eko urriaren 3a (90 urte)
Familia
AitaWilliam Sidney Bence Bosanquet
AmaEsther Cleveland
Ezkontidea(k)M. R. D. Foot (en) Itzuli  (1945eko ekainaren 21a -  1960)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, ethicist (en) Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jasotako sariak
InfluentziakAristoteles, Tomas Akinokoa, Thomas Nagel eta Ludwig Wittgenstein
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

Find a Grave: 182515403 Edit the value on Wikidata

Philippa Ruth Foot (Lincolnshire, 1920ko urriaren 3aLondres, 2010eko urriaren 3a) britaniar filosofoa izan zen.[1]

Bereziki ezaguna izan zen gaur egungo bertuteen etikaren sortzaileetako bat izateagatik; etika aristotelikoak inspiratua, filosofia analitikoaren ikuspuntutik eta Wittgensteinen eragin indartsu batetik. Bere lana funtsezkoa izan zen etika arauemailea berpizteko, beste teoria etiko ezagunagoekin lehiatzera iritsiz, deontologikoa edo utilitarista kasu.

Philippa Ruth Foot 1920an jaio zen Lincolnshiren. Filosofia, Politika eta Ekonomia ikasi zituen Somerville Collegen (Oxford, 1939 – 1942). Stephen Grover Cleveland AEBetako presidentearen biloba izan zen, eta, beraz, bere ama Etxe Zurian jaio zen, presidentearen alabak jaio ohi diren eran. Familia on batean hezia izan zen, bere ahizpa Marionekin batera, norekin ehizarako zaletasuna zuen, ondoren bere eztabaida filosofikoak irudikatzeko metaforak eraikitzeko balioko ziona.

Batez ere esparru pribatuan trebatu zen Somervillera joan aurretik. Somervilleko egonaldia 1942tik 1947ra bitartean eten egin zuen, Bigarren Mundu Gerran, ekonomialari bezala bere zerbitzuak gobernuari emaagatik. Bizitza osoan, Filosofiako irakaslea (1947 – 1950), bekaduna eta tutorea (1950 – 1969), ikertzaile nagusia (1969 – 1988) eta ohorezko bekaduna (1988 – 2010) izan zen.

60-70eko hamarkadetan katedraduna izan zen AEBetako hainbat unibertsitatetan, horien artean Cornell, MIT, Berkeley, City University of New York eta UCLA, non "Griffin Professor of Philosophy"[2] izendatua izan zen.

Bere lanak norabidea aldatu zuen 50 eta 60ko hamarkadetan mantendu zituen jarrerei dagokienez, teoria aristotelikoa modernizatzen saiatuz, mundu garaikidera egokituz eta beste teoria moderno batzuekin bateragarri eginez, etika deontologikoa eta utilitarista kasu. Alfred Jules Ayer eta Richard Hareren "pentsamenduaren ortodoxia" zalantzan jarri zuen, eta bertutearen etikaren aitzindarietako bat izan zen

Bere obraren zati bat funtsezkoa da filosofia analitikoaren barruan etika arauemailea berpizteko, batez ere kontsekuentzialismoaren kritika (horren adibide familiarra da "tranbiaren dilema" izenaz etengabe eztabaidatu izana).

Wittgensteinen azken obraren eta filosofia analitikoaren eragina zuen Footen filosofiak, nahiz eta gutxitan lantzen dituen esplizituki hark jorratutako gaiak.

Ikerketa-gaiak eta ekarpen teorikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tranbiaren dilema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbiaren dilema Philippa Foot filosofoak asmatu zuen esperimentu imajinario bat da, geure intuizio moralak probatzen dituena. Esperimentu honek ondorengo egoera irudikatzera garamatza. Demagun tranbia bat oso modu deskontrolatuan doala trenbidetik. Bide horretan, bost pertsona daude trenbidera lotuta. Zorionez, palanka bat mugituz gero, posible da tranbia beste trenbide batera pasaraztea. Kontua da bigarren trenbide honetan ere pertsona bat ageri dela lotuta, guk palanka mugitzea erabakiz gero hil egingo litzatekeena.

Dilema honek “zer egin beharko genuke egoera honen aurrean?” galdera egitera garamatza ezinbestean. Pertsona gehienek uste dute egokia dela palanka mugitzea. Etika utilitaristak defendatzen du ekintza bat zuzena dela zoriontasun orokorra (ez soilik nirea) handitzen duen heinean. Utilitarismo zaleak baldin bagara, gure eginbeharra tranbiaren norabidea aldatzea dela ondorioztatuko dugu.

Ordea, gure intuizio utilitaristak erabat fidagarriak ez direla erakusten duen dilemaren aldaketa bat planteatu zuen Judith Jarvis Thompson filosofoak. Argudioa berbera da, baina oraingoan trenbidearen gainean dagoen zubi batean kokatzen gaitu Thompsonek, gizon baten ondoan. Trenbidean dauden bost pertsonak salbatzeko modu bakarra gizona trenbidera bultzatzea da. Egokia litzateke gizona zubitik behera botatzea? Nahiz eta bi dilemen kasuan geure ekintza batek pertsona baten heriotza eragin, oraingo honetan gure intuizio morala desberdina da: pertsona gehienek uste dute ez litzatekeela zuzena izango.

  • Bibliographic Memories of Fellows of the British Academy: “Philippa Foot”, 2012
  • Philippa Foot: “The Problem of Abortion and the Doctrine of the Double Effect”, 1967
  • Philippa Foot: “Moral Arguments”, 1958
  • Philippa Foot: “Moral Beliefs”, 1958
  • Philippa Foot: “Morality as a System of Hypothetical Imperatives”, 1972
  • Philippa Foot: “Virtues and Vices”, 1978
  • William Grimes: “Philippa Foot, Renowed Philosopher, Dies at 90”, 2010

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) O'Grady, Jane. (2010-10-05). «Philippa Foot obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]