Petri I.a Portugalgoa
Petri I.a Portugalgoa | |||
---|---|---|---|
1357ko maiatzaren 28a - 1367ko urtarrilaren 18a ← Alfontso IV.a Portugalgoa - Fernando I.a Portugalgoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Coimbra, 1320ko apirilaren 8a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Estremoz, 1367ko urtarrilaren 18a (egutegi gregorianoa) (46 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alcobaçako monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Alfontso IV.a Portugalgoa | ||
Ama | Beatrice of Castile | ||
Ezkontidea(k) | Villenako Konstanza Manuel (1340 - 1349) Inês de Castro (en) (1354 - 1355) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Burgundy - Portugal (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Izengoitia(k) | O Justiceiro, O Cruel eta O Cru | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Petri I.a Portugalgoa Justiziatia edo Ankerra[1] (Coimbra, 1320ko apirilaren 8a - Estremoz, 1367ko urtarrilaren 18a) 1357-1367 urteetan Portugalgo erregea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso IV.aren eta Beatriz Gaztelakoaren semea zen. 1336an Konstanza Gaztelakoarekin ezkondu zen. Konstanza hil ondoren (1345), Ines de Castrorekin ezkondu zen isilean (1354), eta Alfontso IV.ak Ines hiltzeko agindua eman zuen (1355). Hilketaren berri izan zuenean, matxinada bat bultzatu zuen Petrik erregearen aurka Portugalgo iparraldean, baina azkenean Beatrizek nolabaiteko bakea lortu zuen aita-semeen artean (1357).
Aita hil ondoren, Inesen hiltzaileak hil zituen Petrik eta, tradizioak dioenez, Inesen gorpua gorestera behartu zuen gortea. Aitonen semeen eta apaizen gehiegikerien aurka borrokatu zen. Fernando I.a bere semea izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/04/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri I.a Portugalgoa |