iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Paula_Echevarría
Paula Echevarría - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Paula Echevarría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paula Echevarría

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaula Echevarría Colodrón
JaiotzaCandás (Carreño)1977ko abuztuaren 7a (47 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)David Bustamante  (2006ko uztailaren 22a -  2018)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea

IMDB: nm1309844 Allocine: 238084
Instagram: pau_eche Edit the value on Wikidata

Paula Echevarría Colodrón (Candás, Carreño, 1977ko abuztuaren 7a) espainiar aktorea da. Zineman, telebistan eta antzerkian lan egiten du. 2018a banatu ziren arte, David Bustamante abeslariarekin ezkonduta zegoen eta elkarrekin alaba bat dute: Daniella Bustamante Echevarría.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren amaieran Londresen bizi izan zen. 2000. urtean hasi zen telebistan ateratzen, telesaioetan, adb, Al salir de clase, Policías edo Compañeros. Uda horretan ere Tele5n agertu zen telesaio batean: Emision Imposible.

2002an, pertsonaia bat interpretatu zuen antzezlan batean, Agatha Christieren Ten Little Niggers nobelan oinarrituta. Antzezlan horrek arrakasta handia izan zuen, Espainiako leku askotatik pasatu zen, 365 aldiz edo antzeztu zen. Urte horretan ere film batean lan egin zuen; Peor imposible, Elsa Patakyrekin batera. Urte honen amaieran beste film batean agertu zen, oraingo honetan filma biografia bat zen: Machín, toda una vida.

2003an, Antena 3 ateratako telesaio batean agertu zen eta protagonista zen, London Street du izena. Film batean ere agertu zen, Carmen, Vicente Arandarena.

2004an, beste film batean lan egin zuen, El chocolate del loro, Ernesto Martin zuzendariaren aginduetara. Urte horretan, arrakasta handia izan zuen telebistan, El Comisario telesaioan agertzen zen Tele5n. Telesail honek 2007. urteraino iraun zuen.

2005ean, Las locuras de Don Quijote filmean parte hartu zuen. Urte honetan, protagonista izan zen, La dama blanca filmean, Miguel Angel Muñoz, Irene Visedo eta Pablo Rivero agertzen ziren. Urte bat beranduago eduki zuen paper oso ona, Rojo intenso, Javier Elorrieta egilea zen.

2007an, Álex González alboan edukita, Luz de domingo film luzea egin zuen, Jose Luis Garci zuzendariarekin. Film hau Goya sarietako bost izendapen lortu zituen eta Oscarretara joateko izendapena ere lortu zuen.

2008an, berriro, Jose Luis Garcirekin lan egin zuen, Sangre de mayo filmean. Film hau izendapen gehiago eduki zituen Goyatara joateko. Zazpi izendapen Goya sarietan eta Oscar sarietara joateko gonbidapena.

2010tik 2013ra arte protagonista izan zen telesaio batean, Gran Reserva, Errioxan egindakoa telesaila eta TVE 1ean programatu zuten.

2010ean, blog bat sortu zuen Elle aldizkarian: Tras la pista de Paula. Blog honetan kontatzen ditu bere azkenengo urteetako bizitzari buruzko kontu batzuk. Hau guzti hau, kontuan izanda, komunikazio baliabide batzuk erabiliz trebea delako-edo, hasi dira Paulari it-girl deitzen, hau da informazio-teknologietan aditua den neska. Espainiako aktorerik jarraituena izan da Instagramen, 2012an, milioi bat jarraitzaile baino gehiagorekin. Google bilatzailean ere gehien bilatzen zen aktorea izan zen. 2015an, Bing bilatzailean, Microsoft enpresaren bilatzailean, Espainian, gehien bilatu zen pertsona izan zen, eta hori bi urtez jarraian.

2012an, atera zuen izu thriller bat, Vulnerables, Miguel Cruzena zuzendaria izanda. 2014tik aurrera Paula protagonista da Antena 3ko telesaio batean, Velvet. Berarekin lan egiten duena, beste protagonista, Miguel Angel Silvestre da. Eta beste pertsonaia batzuk, Aitana Sánchez-Gijón, Marta Hazas, José Sacristán, Amaia Salamanca, etab. Telebista saioak kontatzen du, jostun baten eta modako saltzaile baten arteko maitasun istorioa. Gertakizunak berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran kokatzen dira. Telebista- kanaletan eta beste herri batzuetan ikusi ahal da. 4 denboraldi grabatu dira dagoeneko 2014-2016 urteetan.

Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia
2002 Peor imposible, ¿qué puede fallar? José Semprún
Machín, toda una vida Nuria Villazán
2003 Carmen Vicente Aranda Marisol
2004 El chocolate del loro Ernesto Martín Patricia
2005 Las locuras de Don Quijote Rafael Alcázar Altisidora
2006 Rojo intenso Javier Elorrieta Ana
2007 Luz de domingo José Luis Garci Estrella
2008 Sangre de mayo José Luis Garci Inés
2012 Vulnerables Miguel Cruz Carla
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2000 7 vidas Rocío 2 atal
Compañeros Paula Atal 1
2001 Mi teniente Paula Atal 1
Policías, en el corazón de la calle Eva Atal 1
Al salir de clase Berta 5 atal
2003 London Street Nuria 13 atal
20032007 El comisario Clara Osma 48 atal
20102013 Gran Reserva Lucía Reverte 42 atal
20142016 Velvet Ana Ribera 55 atal
2017 Las chicas del cable Matilde Sánchez ? atal

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]