iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ouija
Ouija - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ouija

Wikipedia, Entziklopedia askea
1891n egindako ouija-ohola.

Ouija (etimologikoki "bai"-"bai" esan nahi duen hitz konposatua da: frantsesetik "oui", alemanieratik "ja"; ingelesez witchboard izena du) espiritismoaren ideiak jarraituz, hildakoekin edo espirituekin komunikatzeko tresna da. Noiz sortu zen ez dago oso garbi baina ematen du XIX. mendean, espiritismoaren arrakastarekin batera, zabaldu zela moda berri hori. 1890eko maiatzaren 28an Ameriketako Estatu Batuetan Elijah Jefferson Bond-ek, oholaren asmatzaile bezala, eta William H. A. Maupin eta Charles W. Kennard titularren moduan ouija-ohola patentatu zuten.[1]

Ouijaren egitura sinplea da: zurezko ohol batean alfabetoa, zenbakiak, "bai", "ez" eta agur hitza grabatu egiten dira. Ondoren, markatzaile (makil bat, gezia...) baten gainean parte hartzaileek behatza kokatuz, espirituei dei egiten diete. Espiritismoaren arabera, markatzailea oholaren gainean has daiteke mugitzen, letrak eta zenbakiak seinalatuz, horrela espirituaren erantzunak ezagu arazten.[2][3] Helburu berarekin badago beste sistema bat kopa bat erabiltzen duena: koparen inguruan alfabetoa kokatzen da eta saioaren partaide guztiek behatz bat koparen gainean jartzen dute. Gaur egun badira online funtzionatzen diren ouijak.[4]

Kopa batez ere egin daiteke.

Bayou esperimentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larry Bayou izeneko irakasle batek ouijaren eraginkortasuna ezagutzeko esperimentu bat egin zuen: ouija saio arrunta antolatu zuen baina parte hartzaileek, begiak estalita, ez zituzten letrak ikusten. Espirituak letraz letra bere mezuak sortu zituen baina, begien estalkiak kenduta, ez zen inongo mezu koherenterik agertu. Horrek erakusten zuen parte hartzaileek, jakitun edo jakin gabe, mezuak sortzen dituztela, ez espirituek.[5]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]