iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Olibano
Olibano - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Olibano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olibanoren erretxina.

Olibanoa (persieraz: کندر‎, Kondoor ahoskatua; hebreeraz: לבונה‎, levona ahoskatua) Boswellia thurifera edo Boswellia sacra zuhaitzetik lortutako erretxina usaintsua da.[1] Intsentsu gisa erabiltzen dute, eta somaliarrek otorduetan txikle gisa erabiltzen dute. Bere izena arabieratik dator, arabieraz: اللُّبَّان‎al-lubbān ("esnea"), olibanoren zuhaitza jotzean ateratzen den izerdi esnetsuari erreferentzia eginez.

Olibanoa erritu erlijiosoetan erabiltzen dute. Mateoren Ebanjelioaren arabera (Mt 2:11), Ekialdetik zetozen Hiru Magoek Jesusi emandako hiru opariak urrea, olibano eta mirra izan ziren. Kristautasunaren sorrerak olibanoaren merkatua pobretu zuen IV. mendean. Basamortutzeak Rub al-Khali basamortua zeharkatzen zuten karabanen ibilbideen erabilera zaildu zuena, eta 300. urte inguruan Ekialde Hurbileko partiar nomaden erasoaldien areagotzek, olibanoaren merkataritza amaitzea eragin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]