iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Mohammad_Khodabanda
Mohammad Khodabanda - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mohammad Khodabanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammad Khodabanda

Xah

1578ko otsailaren 11 - 1587ko urria
Ismail II.a - Abbas I.a Persiakoa
Bizitza
JaiotzaArdabil, 1531
Herrialdea Safaviden Inperioa
HeriotzaAlamut1595eko uztaila (63/64 urte)
Hobiratze lekuaImam Husayn Mausoleum (en) Itzuli
Familia
AitaTahmasp I.a
AmaSultanum Begum
Ezkontidea(k)Khayr al-Nisa Begum (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSafavi
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa

Mohammad Khodabanda (persieraz: شاه محمد خدابنده‎, 1532 - 1595 edo 1596)) safaviden dinastiako Irango xah izan zen.

Tahmasp I.aren eta Sultanum Begum izeneko Mosul inguruko ama turkmen irakiar baten semea izan zen.[1] 1576an bere aita hil ondoren, Mohammad baztertua izan zen bere anaia gaztea zen Ismail II.aren alde. Begietako atsekabe batek ia itsu utzi zuen, eta, beraz, persiar errege-kulturaren arabera, ezin zuen tronurako lehiatu.[2] Hala ere, Ismail II.aren erregealdi labur eta odoltsuaren ondoren, oinordeko bakar bezala agertu zen, eta, Qizilbash tribuen laguntzarekin, 1578an xah bihurtu zen.

Mohammeden erregealdia, koroaren etengabeko ahultasunak eta tribuen barne borrokek markatu zuten, safaviden garaiko bigarren gerra zibilaren zati bezala.[3] Mohammaden erregealdiko lehen urteetako pertsona garrantzitsu bat, bere emazte Khayr Al-Nisa Begum izan zen, bere senarraren erregealdia ziurtatzen lagundu zuena.[2] Hala ere, botere zentrala sendotzeko egin zituen ahaleginek, 1579an hil zuten Qizilbash tribu boteretsuen oposizioa eragin zuten. Mohammed "gustu fineko baina izaera ahuleko gizon" gisa deskribatu izan da. Ondorioz, bere erregealdiaren ezaugarri nagusia fakzionalismoa izan zen, Mohammaden seme-alabekin eta ondorengo oinordekoekin lerrokatutako tribu handiekin. Barne anabasa honek, atzerriko potentziei, bereziki Otomandar Inperioaren aurkari eta bizilagunei, lurralde irabaziak egiteko aukera eman zien, 1585ean Tabriz hiriburu zaharraren konkista barne. Mohammed azkenean boteretik kendu zuten estatu kolpe batean bere seme Abbasen alde.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Newman, Andrew J.. (2008). Safavid Iran: Rebirth of a Persian Empire. I.B.Tauris, 42 or. ISBN 9780857716613..
  2. a b (Ingelesez) Garthwaite, Gene R.. (2005). The Persians. 9 Blackwell, 172–173 or. ISBN 1557868603..
  3. (Ingelesez) Newman, Andrew J.. (2008). Safavid Iran: Rebirth of a Persian Empire. I.B.Tauris, 41 or. ISBN 9780857716613..
Biografia
Iran
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.