Marcel Marceau
Itxura
Marcel Marceau (Estrasburgo, Frantzia, 1923ko martxoaren 22a - Cahors, Frantzia, 2007ko irailaren 22a) mimoa zen. Dullinen ikasle eta J. L. Barraulten laguntzaile izan zen; gero, bere konpainia sortu zuen (1947). Bip izeneko pertsonaia sortu zuen, Marceauren ondorengo mimikan eragin handia izan duena. 1958an, mimo-eskola bat sortu zuen Parisen. Egungo mimoaren eta pantomimaren berritzaile eta bultzatzaile nagusia izan zen.
1968ko Barbarella filman antzeztu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Marceau |