Lu Xun
Lu Xun (txinera sinplifikatuan: 鲁迅; txinera tradizionalean: 魯迅; pinjinean: Lǔ Xùn) Zhou Shuren-en ezizen artistikoa izan zen, (1881eko irailaren 25a – 1936ko urriaren 19a), XX. mendeko txinerazko idazlerik garrantzitsuenetakoa eta maiz txinerazko literatura modernoaren sartzailetzat hartua. Baihua (白話) delakoan (hizkera lauan) eta txinera klasikoan idatzi zuen. Istorio laburrak jorratu zituen Lu Xunek, baita itzulpenak, kritikak, saioak eta poesia ere.[1]
Ezkerreko pentsamoldekoa, 1930eko hamarkadan Shanghaiko idazle ezkertiarren ligako burua bihurtu zen. Mugimendu antiinperialistaren barruan harrera beroa izan zuen Lu Xunen lanak. Txinako Alderdi Komunistan izena inoiz eman ez arren, 1949z geroztik komunistek goratu zuten, Mao Zedong bera Lu Xunen mireslea izanik.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanetan genero desberdinak landu zituen: ipuinak, saiakerak, prosaz idatzitako poemak.
Bere narrazio ospetsuenak hauek dira:
- Zoro baten egunerokoa (狂人日記 / 狂人日记 / Kuángrén Rìjì) (1918)
- A Qren benetazko historia (阿Q正傳 / 阿Q正传 / Ā Q Zhèngzhuàn) (1921)
Prosazko poesia ere idatzi zuen:
- Pánhuáng (彷徨, "Batetik bestera ibiltzen"), 1926an plazaratuta
Prosaz ere literaturaren inguruko saiakera idatzi zuen:
- Zhōngguó Xiǎoshuō Shǐlüè (中國小說史略 / 中国小说史略, "Fikzio txinatarraren historia laburra"). Liburu hau kritika literarioan kokatzen da.
Itzultzaile gisa Nikolai Gogolen Arima hilak eleberria txinera eraman zuen.