Loreak (filma)
Loreak (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2014 | |||
Izenburua | Loreak | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa | |||
Iraupena | 99 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Jose Maria Goenaga Jon Garaño | |||
Gidoigilea(k) | Jon Garaño Jose Maria Goenaga | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Moriarti Produkzioak Irusoin Xabier Berzosa | |||
Ekoizle eragilea | Aitor Arregi | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Pascal Gaigne | |||
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | ||||
loreakfilm.com | ||||
kronologia | ||||
|
Loreak 2014. urtean Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal filma da.[1]
Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean sartzea lortu duen euskarazko bigarren filma da.[2] Lehendabizikoa Ke arteko egunak izan zen, hogeita bost urte lehenago, 1989an.[3] 2014ko abenduaren 12rako 50.000 ikusle izan zituen filmak.[4]
Goya sarien 29. edizioan film onenaren eta musika onenaren saria jasotzeko proposatu zuten.[5][6] 2015eko urtarrilaren 12an, pelikula latino onenaren saria irabazi zuen Palm Springseko zinemaldian (Kalifornia, AEB).[7] Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatu zuen.[8]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ane 40 bat urteko emakume bat da, eta ez dago bere bizitzako garairik onenean. Etxean loreak jasotzen hasiko da; ezagutzen ez duen norbaitek bidaltzen dizkio, astero. Hasieran bere senarra izan dela pentsatzen du, baina ez da hura izan...[2]
Pelikularen gai nagusia oroimena eta ahanzturaren arteko talka da. Bat-bateko heriotzaren aurrean hartu daitezkeen bi norantza, oroimenaren aldeko apustua egitea edo gertatu zena ahanztea. Hiru emakumeren ikuspuntua ematen da filman eta bakoitzak bide bat hartuko du Beñat adin ertaineko gizon bat hil ondoren, Lourdes ahaztearen aldeko agertzen da, Ane eta Tere ordea, oroitzearen aldekoak.
Finantzazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loreak filma Irusoin eta Moriarti ekoiztetxeek ekoiztu dute. Telebistari dagokionez, EiTB, TVE eta Euskaltel-en laguntza jaso zuen eta horrez gain, ICAA, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea ere.
Guztira, Loreaken aurrekontua milioi t’erdi eurokoa izan zen.
Esan beharra dago, Loreakek izan zuen arrakastak 2017. urtean iritsiko zen Handia filmari ateak irekiko zizkiola, besteak beste finantziaketan parte hartzen zuten taldeek konfiantza eta erraztasun gehiago jarri zituztelako.[9]
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendariek adierazi dutenez, Jose Maria Goenagaren ideia batetik sortu zen Loreaken gidoia. Bi zuzendariek onartu zuten gidoia egiteko lehen ideia errepide bazterretako loreetatik etorri zitzaiela. Indar handiko ildoa iruditu zitzaien, aldi batetik dramatikoa eta beste aldetik, enigmatikoa. Hasieran obraren izenburua “Loreak errepidean” zen baina aldatzea erabaki zuten, ustez, pelikulari buruz gauza gehiegi argitzen zituelakoan[10].
Hiru aktore nagusiak Itziar Aizpuru, Nagore Aranburu eta Itziar Ituño dira. Lehenengoaren kasuan oso argi zutela aitortu zuten zuzendariek, aurretik elkarrekin lan egin izanik, gidoia idazterako momentuan ere beragan pentsatu zutela. Nagore Aranbururen aukera ere berehala etorri zitzaiela aipatu izan dute, eta castingetan hori berretsi zutela. Itziar Ituñorena ordea, bide zailagoa izan zela adierazi dute, aurretik emakume zaharrago baten ideia zutelako[10].
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josean Bengoetxea: Beñat
- Itziar Aizpuru: Tere, Beñaten ama
- Itziar Ituño: Lourdes, Beñaten alarguna
- Nagore Aranburu: Ane, Beñaten lankide bat
- Ane Gabarain: Jaione, Beñaten arreba
- Egoitz Lasa: Ander
- Jose Ramon Soroiz: Txema
- Jox Berasategui: Jexus
- Mikel Laskurain: Esteban
- Mariasun Pagoaga: Inaxi
- Roel Vermeulen: Bill
- Anabel Arraiza: Miren
- Kepa Errasti: ginekologoa
- Koldo Martínez: gorpu donazioen arduraduna
- Leire Ucha: loredendako saltzailea 1
- Itziar Urretabizkaia: loredendako saltzailea 2
- Gorka Zubeldia: garabilaria
- Aitor Odriozola: Mikel (6 urte)
- Unax Odriozola: Mikel (9 urte)
- Jorge Gil Munarriz: lore banatzailea 1
- Gotzon Sánchez: lore banatzailea 2
- Jon Elizegi: hozkailu teknikaria
- Fernando Ruiz: ertzainaren ahotsa
- Iñaki Gabarain: irakaslearen ahotsa
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiar estatuko banaketa A Contracorriente Films enpresaren esku geratu zen; eta nazioarteko salmentak berriz, Film Factory Entertainment enpresaren esku.
Filmaren jatorrizko hizkuntza euskara da eta euskararen mugetatik kanpoko zinemetara heltzeko azpititulatua eta bikoiztua izan zen. Bikoizketa Espainia mailako banaketak planteatutako beharra izan da bereziki, zenbait hiritan bikoiztuaren aukera soilik eman zelako.
Donostiako Zinemaldian hasita euskal lurretan izandako arrakastari esker, nazioartean zabalkunde handia izan zuen filmak. Ospe handiko sariak irabazi zituen; besteak beste, Goya sarietan pelikula onenaren sailean izendatua izatea lehenik, eta Oscar sarietarako aukeratua izatea ondoren.
Zabalpena eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loreak filmak erantzun zabal izan zuen. Euskal Herrian zein nazioartean sari, aipamen eta kritika positibo ugari bildu zituen, kritika onekin batera.
2014ko abenduaren 12rako 50.000 ikusle izan zituen filmak baina esaten da, guztira 150.000 ikusletik gora izan dituela nazioarteko zinemaldiak kontuan izanik.
Espainiako datuak hartuz gero, ICAAk iragarri izan du, Loreak-ek 2014ean 37.309 ikusle izan zituen, 2015ean 10.864, eta 2016an 2000 ikusle. Guztira, 272.768€ errekaudatu zituen. Kontuan hartu behar dena zera da, ICAAren aztertze esparrua ez da zinema areto guztietara hedatzen, izan liteke zenbaki denak ez agertzea datuetan. tartean Euskal Herriko sala guztienak esate baterako.
Sariei dagokienez, entzute handia izan zuen Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatu izanak. Hala ere, mundu mailan izendapen eta sari asko bildu zituen, guztira 30 saritik gora lortu eta 68 festibaletan parte hartu zuen[11].
Sari nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak | Kategoria | Proposatua | Emaitza |
---|---|---|---|
62. Donostiako Zinemaldia | Urrezko Maskorra pelikula onenari | Proposatua | |
SIGNIS Saria, Aipamen Berezia[12] | Irabazle | ||
2015 Palm Springs Nazioarteko Zinemaldia[13] | Cine Latino Saria | Irabazle | |
II Feroz Sariak[14] | Dramarik onena | Proposatua | |
Zuzendari onena | Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga | Proposatua | |
Gidoirik onena | Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga | Proposatua | |
Aktore-zerrendako aktore onena | Itziar Aizpuru | Irabazle | |
Jatorrizko Musika onena | Pascal Gaigne | Proposatua | |
Afitxa onena | Proposatua | ||
29. Goya Sariak | Pelikula onena | Proposatua | |
Jatorrizko Musika onena | Pascal Gaigne | Proposatua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zabala, Juan Luis. (2013-05-08). «Oroimena, errealitatea egokitzen» Berria.
- ↑ a b Berria. (2014-07-25). Pertsonaiei oso lotuta dauden istorioak kontatzen ditugu. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zorita Arratibel, Kristina. (2014-7-24). 'Loreak': Garaño eta Goenagaren pinporta Zinemaldian ernatuko da. EiTB.
- ↑ «'Loreak' 50.000 ikuslek ikusi dute oraingoz», Berria, 2014-12-12
- ↑ Film onenaren Goya saria jasotzeko proposatu dute 'Loreak' Berria, 2015-01-07
- ↑ (Gaztelaniaz) Goya Sarien webgunea [1]
- ↑ 'Loreak' filmak sari bat irabazi du AEBetan. Berria 2015-01-13.
- ↑ Beste bi pauso falta zaizkio. Berria. 2015-9-30.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gurucharri, Eloy. (2017-12-30). «Entrevista a Jon Garaño, co-director de 'Handia' - 35 Milimetros» 35 Milímetros (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Elkarrizketa “Loreak” filmeko zuzendariei | Donostilandia» donostilandia.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Moriarti Produkzioak - LOREAK» www.moriarti.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- ↑ https://web.archive.org/web/20150111233725/http://www.signishispania.es/signis-premia-a-a-second-chance-de-la-directora-susanne-bier/
- ↑ https://web.archive.org/web/20150111233245/http://www.psfilmfest.org/news/detail.aspx?NID=407&year=2015
- ↑ https://archive.today/20141217124045/http://feroz.es/nominados-a-los-premios-feroz-2015/ 2015 Feroz Sarien proposamenak
Iruzkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Loreen esanak eta esanahiak». Ainhoa Sarasola. Berria. 2014-9-24
- «Harrera beroa jaso du "Loreak" filmak». Mikel Lizarralde. Berria. 2014-9-23
- (Gaztelaniaz)«Flores para los vivos y para los muertos». Carlos Boyero. El País. 2014-9-23
- (Gaztelaniaz)«Loreak es cine con mayúsculas». Mikel G. Gurpegui. El Diario Vasco. 2014-9-23
- (Gaztelaniaz)«Los secretos que esconden los ramos de flores». Gregorio Belinchón. El País. 2014-9-23
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loreak (filma) |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2024
- 2014ko filmak
- Jose Maria Goenagak zuzendutako filmak
- Jon Garañok zuzendutako filmak
- Jon Garañok idatzitako filmak
- Jose Maria Goenagak idatzitako filmak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako filmak
- Itziar Aizpuruk antzeztutako filmak
- Itziar Ituñok antzeztutako filmak
- Nagore Aranburuk antzeztutako filmak
- Ane Gabarainek antzeztutako filmak
- Anabel Arraizak antzeztutako filmak
- Moriarti Produkzioakek ekoitzitako filmak
- Irusoinek ekoitzitako filmak
- Xabier Berzosak ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko filmak
- Euskarazko filmak
- Euskal Herrian girotutako filmak
- Zainketa aringarriak eta zinema