Leningrado oblasta
Itxura
(«Leningrad oblasta» orritik birbideratua)
Leningrado oblasta (errusieraz: Ленинградская область, translit.: Leningradskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 84.500 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.716.868 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa San Petersburgon dago, baina hiria eta oblasta administratiboki bereizirik daude.
Errusiako Iraultzaren ondotik du gaur egungo izena, Vladimir Leninen omenez. Errusiar Inperioaren garaian, oblast honetako egungo lurraldearen zati bat, San Petersburgoko Gobernatura Orokorra edo Ingermanlandeko Gobernatura Orokorra deitua izan zen.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oblastak 1.716.868 biztanle zituen 2010ean[1], 1.669.205 2002an eta 1.661.173 1989an. 2010ean, banaketa etniko hau zuen:[1]
- Errusiarrak: %92,7
- Ukrainarrak: %2
- Bielorrusiarrak: %1,1
- Tartariarrak: %0,5
- Armeniarrak: %0,4
- Uzbekistandarrak: %0,4
- Azerbaijandarrak: %0,3
- Finn etniakoak: %0,3
- Ijitoak: %0,2
- Tajik etniakoak: %0,2
- Moldaviarrak %0,2
- Veps etniakoak: %0,1
- beste taldeak %1,6
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz) Oblasteko webgune ofiziala, lenobl.ru