iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Laguntza_bidezko_ugalketa
Laguntza bidezko ugalketa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Laguntza bidezko ugalketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatiko izeneko teknika

Laguntza bidezko ugalketa[1] ernalketa lortzea helburu duen prozedura medikoa da, teknologia espezializatua erabiltzen duena.[2] Laguntza bidezko ugalketako tekniken bidez, obulua ernaltzen laguntzen dute, ugalkortasun-arazo batengatik edo metodoa eskatzen duen beste arrazoi batengatik.

Laguntza bidezko ugalketa hainbat teknika erabiliz egin daiteke. Teknikarik egokiena bikote edo emakume bakoitzaren egoera eta arazo partikularren araberakoa izango da. Hala ere, erabili beharreko tekniken sekuentzia, konplexuenetik eta inbaditzaileenetik hasita, honako hau da: koito programatuak, umetoki barneko intseminazioa eta in vitro ernalketa. Obulu-ematea eta ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa ere kontuan hartu behar ditugu, baita ugalkortasuna zaintzea ere.[3]

Beta itxaronaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beta itxaronaldia enbrioi-transferentzia edo intseminazio artifizialaren prozesua egin ondoren dagoen denboraldia da. Beta itxaronaldia, haurdunaldiaren emaitza lortzean bukatuko da. Denboraldi hau oso gogorra da bikotearentzat edo amarentzat, psikologikoki batez ere.

Denboraldi honen izena beta – GGK hormonan du bere jatorria, hormona hori baita enbrioian ekoizten den lehenetarikoa eta enbrioi-transferentzia edo intseminazio artifizialaren ondoren odolean aurkitu daiteke, 14 egun pasa ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  3. (Gaztelaniaz) Ana Mª Villaquirán Villalba, Miguel Dolz Arroyo & Zaira Salvador. (2018-9-7). Las técnicas de reproducción asistida: diferencias y complejidad. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.