Krismoi
Krismoia, kristautasunaren sinbologian, Kristoren izenaren grezierazko letrak gainezarriz osatutako monograma da[1].
Osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formarik sinpleenean, Kristo hitzaren grezierazko izeneko (ΧΡΙΣΤΟΣ) lehen bi hizkiez osatuta zegoen (khi eta ro). Unicode sisteman, khi-ro ikurra (☧) U+2627 da, krismoiaren adierazpena, beraz, karaktere bakarrean.
Krismoi konplexuagoak ornamentazio kristauan erabili izan dira: khi eta ro biribil batean bat eginda ageri ziren, gurutzeak ere osatzen zuen biribila ardatz bertikal eta horizontalekin, ardatzen arteko goiko tarteetan alfa eta omega ere zeuden eta, batzuetan, sigma letra behean, halaber. Gurutzea kristautasunaren zeinua zen, alfak eta omegak Kristo (jainkoa) gauza guztien hasiera eta amaiera zela adierazten zuten, eta sigma, izenaren azken letra (ΧΡΙΣΤΟΣ)[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «krismoi - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Crismón» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).