Klaus Huber
Klaus Huber | |
---|---|
(1981) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berna, 1924ko azaroaren 30a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Perugia, 2017ko urriaren 2a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zurich University of the Arts (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Boris Blacher (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, biolin-jotzailea eta orkestra zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Hochschule für Musik Freiburg (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | biolina |
klaushuber.ch | |
Klaus Huber (Berna, 1924ko azaroaren 30a - Perugia, 2017ko urriaren 2a) suitzar musikagilea izan zen.
Zuricheko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak (1947-1949), eta Berlineko goi-mailako musika-eskolan osatu zituen (1955-1956) Boris Blacher musikagilearekin. 1964an Paul Sacher orkestra-zuzendariak Basileako Kontserbatorioko musikagintza eta instrumentazio-eskolen ardura eman zion; haren aurretik, Pierre Boulez eta Henri Pousseur arituak ziren lan berean. 1979an musikagintza irakasle izendatu zuten Friburgoko Goi Mailako Musika Eskolan. Huberren lana Webernen ondoko musikagileenen artean zabalenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da, eta hala Errenazimentuko eta Erdi Aroko idazkera tradizioen, nola musika serialaren eta elektroakustikoaren tekniken eragina du. Bere soinu arkitekturetan masaren eta xehearen arteko oreka nabarmentzen da, eta maisutasun handia du orkestraren eta ahotsen idazkeran. Aipagarriak ditu lan hauek: Soliloqua (1959-1964), San Agustinen testu batean oinarritua, bakarlari, koru eta orkestra handiarentzat; Tenebrae (1966-1967), orkestra handiarentzat; Inwendig voller Figur& (1970-1971), koru, banda magnetiko eta orkestra handiarentzat, San Joanen Apokalipsiaren testuetan oinarritua; Im Paradis oder Der Alte vom Berge (1973-1975), bost ekitaldiko opera, alemanera itzulitako Alfred Jarryren testu batean oinarritua, mimo, antzezle, kantari bakarlari, koru misto, banda magnetiko eta orkestrarentzat, eta Erniedrigt-Geknechtet-Verlassen (1981) oratorioa, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.