iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Königsberg
Königsberg - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Königsberg

Koordenatuak: 54°42′41″N 20°30′34″E / 54.71147°N 20.50931°E / 54.71147; 20.50931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Königsberg
Königsberg
arkeologia-aztarnategia
Administrazioa
Antzinako herrialdea Alemaniar Inperioa
Antzinako herrialdea Prusiako Erresuma
Provinces of PrussiaEkialdeko Prusia
Jatorrizko izenaKönigsberg
Geografia
Koordenatuak54°42′41″N 20°30′34″E / 54.71147°N 20.50931°E / 54.71147; 20.50931
Map
Altuera48 m
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1255

Königsberg (alemanez ˈkøːnɪçsˌbɛɐ̯k ahoskatua, euskaraz: «erregearen mendia»; polonieraz: Królewiec, lituanieraz: Karaliaučius, behe-prusieraz: Keenigsbarg) Ekialdeko Prusiako hiriburua izan zen Behe Erdi Arotik 1945 arte, sobietarrek hartu eta Kaliningrad bezala berrizendatu zutenean. Ordena Teutonikoak sortua, portu-hiri garrantzitsua izan zen. Pregolia ibaiaren bokaleko enklabe batean zegoen, Vistulako itsas aintziran itsasoratzen dena.

Königsberg 1255ean sortu zuten antzinako Twangste zegoen lekuan. Iparraldeko Gurutzadetan zaldun teutonikoen prusiar kokalekua, Otakar II.a Bohemiakoa erregearen omenez izendatu zuten. Itsaso Baltikoko portu hau, beranduago, bere estatu monastikoaren hiriburu bihurtu zuten, eta, 1525etik aurrera, Prusiako dukerriko hiriburua izan zen. Hau da, hiriburua, 1701ean, Berlinera lekualdatu zuten arte. Ordutik aurrera eta 1945 arte, Prusiako eskualdeko hiriburua izan zen, eta ondoren Alemaniakoa, Ekialdeko Prusiako probintzia.

Unibertsitate hiria izanik, Albertina Unibertsitatearen egoitza (1544an sortua), Königsberg Alemaniako gune intelektual eta kultural garrantzitsua bihurtu zen, eta Simon Dach, Immanuel Kant, Käthe Kollwitz, E. T. A. Hoffmann, David Hilbert, Agnes Miegel, Hannah Arendt, Michael Wieck, Karl August Burowren egoitza izan zen, besteak beste.

XIII. eta XX. mendeen artean, biztanleek nagusiki alemanez hitz egiten zuten, baina kultura anitzeko hiriak ere eragin handia izan zuen lituaniar eta poloniar kulturetan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]