iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juto
Juto - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Juto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jutlandia penintsula, jutoen sorterria

Jutoak[1] Jutlandia penintsulako aintzinako leinu germaniarra ziren.

Beren lurraldearen mugak ez daude argi. Bedak dio penintsularen hegoaldean dutela jatorria, Tazitok aldiz iparraldean kokatzen ditu eta Beowulf poema epikoan aldiz daniarrekin identifikatzen dira. Baina litekeena da beraiek Jutlandia osoa hartu izana iparraldean daniarrak zituztelarik (Suediako Eskania eskualdean), eta hegoaldean beste hiru leinu germaniar, hala nola angloak ekialdean, saxoiak erdian eta frisiarrak mendebaldean.

Daniarren presioa zela eta jutoek hegoaldera migratu zuten III. mendean eta 430. urterako Ingalaterra inbaditu anglo eta saxoiekin batera. Jutoak gaur egungo Hampshire eta Kent konderrietan eta Wight uhartean kokatu ziren. Oraindik ere jutoen toponimo asko mantentzen dira bertan.

Bedak dioenez Hampshireko eta Wight uharteko jutoek saxoien garbiketa etnikoa jasan zuten 686. urtean, baina Kent Erresuma sortu eta luzaroan iraun zuten. Æthelberht Kentekoa errege jutoa Bertha printsesa frankoarekin ezkondu zen eta hauek kristautasuna sartu zuten Ingalaterran.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]