iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juliotar_Alpeak
Juliotar Alpeak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Juliotar Alpeak

Koordenatuak: 46°22′N 13°49′E / 46.37°N 13.82°E / 46.37; 13.82
Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliotar Alpeak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTriglav
Garaiera2.864 m
Motaalpine subsection (en) Itzuli eta mendikate
Luzera93 km
Zabalera63 km
Azalera4.400 km²
EponimoaJulio Zesar
Geografia
Map
Koordenatuak46°22′N 13°49′E / 46.37°N 13.82°E / 46.37; 13.82
MendikateaJulian Alps and Prealps (en) Itzuli
Estatu burujabe Eslovenia
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario

Juliotar Alpeak[1] (eslovenieraz: Julijske Alpe; italieraz: Alpi Giulie; alemanez: Julische Alpen; friulieraz: Alps Juliis) Juliar Alpe eta Aurrealpeen azpisekzio bat dira. Italia ipar-ekialdetik Esloveniaraino hedatzen dira: han, Triglaven, 2.864 metroko altueraraino altxatzen dira. Izena Julio Zesarren omenezkoa da: izan ere, inguru horietarako domeinua egun euren oinean Cividade del Friuli izena jasotzen duen Forum Julii municipiuma sortuz ezarri zuen. Hegoaldeko Kareharrizko Alpeen zati da. Juliotar Alpeen zati handi bat Triglav Parke Nazionalaren barnean dago.

Italiako Alpeetako ur banalerroaren ekialdeko azken muturra da. Juliotar Alpeak Tarvision abiatzen dira, Monte Santo di Lussari, Jôf di Montasio eta Jôf Fuarteko mendiguneekin. Passo del Predilen ondoren esloveniar lurraldean sartzen dira (zisalpetar aldea italiarra izan zen Venezia Juliaren barnean 1947 arte). Inguru hartan, Triglav (italieraz Monte Tricorno), Monte Re eta Monte Nevoso mendiguneak daude.

1926ko Alpeen banaketak mendi talde horiek 20. atalean sartzen zuen, honela azpibanatua:

  • Iparraldeko Juliotar Alpeak
  • Goi Karso
  • Korniolar Karso

AVEak Juliotar Alpeak Ekialdeko Alpeen 58. taldea izenaz definitu zituen, eta Is SOIUSAko Juliotar Alpeak, Juliotar Aurrealpe eta Mendebaldeko Esloveniar Aurrealpeekin alderatzen den hedadura dute.

SOIUSAren arabera, Juliar Alpeak, Juliotar Aurrealpeekin batera, Hego-ekialdeko Alpeen atal bat dira. SOIUSAk, gainera, Juliar Alpeak honela sailkatzen ditu:

Juliotar Alpeek muga hauek dituzte:

Erloju orratzen norabidean biratuz, muga geografikoak honakoak dira: Sella di Camporosso, Radece pasabidea, Sava Dolinka ibaia, Selška Sora errekastoa, Collepietro pasabidea, Valle della Baccia, Tolmino, Isonzo ibaia, Uccea errekastoa, Sella Carnizza, Val Resia, Canal del Ferro, Val Canale, eta, berriz ere, Sella di Camporosso.

SOIUSaren arabera, Juliotar Alpeak bost supertalde eta hamabi taldetan banatuta daude:

  • Jôf Fuârt-Montasio Mendikatea (A)
    • Jôf Fuârt taldea (A.1)
      • Jôf Fuârt azpitaldea (A.1.a)
      • Riobianco azpitaldea (A.1.b)
    • Montasio taldea (A.2)
      • Montasio azpitaldea (A.2.a)
      • Monte Cimone azpitaldea (A.2.b)
      • Costiera Jôf di Dogna-Monte Piper-Jôf Miezegnot (A.2.c)
  • Canin Mendikatea (B)
    • Canin taldea (B.3)
      • Monte Leupa azpitaldea (B.3.a)
      • Cima del Lago azpitaldea (B.3.b)
      • Monte Canineko korapiloa (B.3.c)
      • Costiera del Monte Sart (B.3.d)
      • Costiera del Monte Guarda (B.3.e)
  • Mangart-Jalovec Mendikatea (C)
    • Mangart taldea (C.4)
      • Bucher dortsala-Picco di Mezzodì (C.4.a)
      • Nudo del Mangarteko korapiloa (C.4.b)
      • Ponzeko dortsala (C.4.c)
    • Jalovec-Bavški Grintavec taldea (C.5)
      • Jaloveceko korapiloa (C.5.a)
      • Loska stenako dortsala (C.5.b)
      • Pelciko dortsala (C.5.c)
      • Bavški Grintaveceko dortsala (C.5.d)
      • Dorsal delle Mojstrovke (C.5.e)
  • Škrlaticako Mendikatea (D)
    • Grupo Prisank-Razor taldea (D.6)
    • Škrlatica taldea (D.7)
      • Škrlaticako korapiloa (D.7.a)
      • Montes de Martuljekeko mendiak (D.7.b)
  • Triglaveko mendikatea (E)
    • Triglav taldea (E.8)
      • Triglaveko korapiloa (E.8.a)
      • Lepo Spicje-Komenske gore azpitaldea (E.8.b)
      • Montes de Stara Fuzina mendiak (E.8.c)
    • Pokljuka-Mežakla taldea (E.9)
      • Montes de la Pokljuka Mendiak (E.9.a)
      • Costiera de la Mežakla (E.9.b)
  • Cadena Nero-Tolminskikuk-Rodica Mendikatea (F
    • Montes inferiores de Bohinjeko behe mendiak (F.10)
      • Dorsal Bogatin-Vogel dortsala (F.10.a)
      • Rodica-Črna prst dortsala (F.10.b)
      • Možiceko dortsala (F.10.c)
    • Monte Nero taldea (F.11)
      • Nudo del Monte Neroko korapiloa (F.11.a)
      • Costiera del Polovnik (F.11.b)
    • Grupo Ratitovec-Jelovica taldea (F.12)
      • Ratitoveceko azpitaldea (F.12.a)
      • Jelovicako azpitaldea (F.12.b)

Juliotar Alpeetako tontorrik garrantzitsuenak honakoak dira:

# Mendia Garaiera Herrialdea
1 Triglav (it: Monte Tricorno) 2.864 m Eslovenia
2 Jôf di Montasio (sl: Montaž) 2.755 m Italia
3 Škrlatica 2.740 m Eslovenia
4 Mangart 2.679 m Eslovenia
5 Jôf Fuârt (sl: Viš) 2.666 m Italia
6 Visoki Rokav 2.646 m Eslovenia
7 Jalovec (it: Monte Gialuz) 2.645 m Eslovenia
8 Veliki Oltar 2.621 m Eslovenia
9 Razor 2.601 m Eslovenia
10 Monte Canin (sl: Kanin) 2.587 m Italia
11 Kanjavec (it: Cima delli Agnelli) 2.569 m Eslovenia
12 Prisojnik 2.547 m Eslovenia
13 Prestreljenik (it: Monte Forato) 2.500 m Eslovenia
14 Špik 2.472 m Eslovenia
15 Tošc 2.275 m Eslovenia
16 Krn (it: Monte Nero) 2.244 m Eslovenia
17 Rombon (it: Monte Rombon) 2.207 m Eslovenia
18 Monte Rosso (sl: Batognica) 2.163 m Eslovenia
19 Jof di Miezegnot (sl: Poldnašnja špica) 2.087 m Italia
20 Cima del Cacciatore 2.071 m Italia
21 Monte Re (sl: 'Kraljevska spica ) 1.912 m Italia
22 Monte Santo di Lussari (sl: Svete Višarje) 1.790 m Italia
  • (it:) italierazko izena, (sl:) eslovenierazko izena

Mendi pasabideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juliar Alpeetako mendi pasabide garrantzitsuak honakoak dira:

  • Vršič pasabidea, 1.611 metro. Sava eta Soča ibaien haranekin lotzen du. Esloveniako mendaterik garaiena da.
  • Passo Predil (Villach/Beljaketik Tarvisio/Trbiže bidez Gorizia/Goricaraino. 1.156 metroko altueran dagoen asfaltaturiko bidea.
  • Hrušica pasabidea/Birnbaumerwald (Ljubljanatik Gorizia/Goricaraino) 883 metroko altueran dagoen asfaltaturiko bidea.
  • Saifnitz edo Passo Pontebba/Tabeljski Prelaz (Villach/Beljaketik Tarvisio/Trbiž eta Pontebba/Tablja bidez Udine/Videmeraino). Trenbidea, asfaltaturiko errepidea eta autopista 797 metroko altueran.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]