James Brown
James Brown, jaiotza-izenaz James Joseph Brown, Jr. (1933ko maiatzaren 3a, Barnwell, Hego Carolina – 2006ko abenduaren 25a, Augusta, Georgia), estatubatuar soul eta funk abeslari, konposatzaile, musikari eta ekoizlea izan zen.
Bere ibilbide luzean zehar ezizen ugari ipini zizkioten: The Hardest-Working Man in Show Business ("Ikuskizun Munduko Langile Handiena"), Mr. Dynamite ("Dinamita Jn."), The Creator Of Funk Music ("Funk Musikaren Sortzailea"), Soul Brother Number One ("Soularen Anai Nagusia"), Minister of The New Super-Heavy Funk ("Super-Heavy Funk Berriaren Ministroa") edota Universal James ("James Unibertsala")... halere ezizen guztietan gehien erabiliena eta ospetsuena The Godfather of Soul ("Soularen Aitabitxia") izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gospela kantatzeari ekin zion hasieran, 1950eko hamarraldian, eta soulari heldu zion gero.
Arrakasta itzela lortu zuten bere kanta askok: Please, please, please, Try me, Night train, Prisoner of love, Live at the Apollo, I got you, Living in America, I´m real eta Universal James.
Kartzelan behin baino gehiagotan egon zen, droga- eta lapurreta-auziengatik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Brown |
- James Brown musikariaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.