Jacob Grimm
Jacob Ludwig Karl Grimm (Hanau, Alemania, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, Alemania, 1863ko irailaren 20a) alemaniar filologoa eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako literaturako irakasle eta liburuzain izan zen Göttingenen, baina 1837an kargutik kendu zuten ideia liberalak zituelako. Lan asko egin zituen Wilhelm Karl (1786-1859) anaiarekin batera. Famatuak egin ziren, esaterako, Grimm anaiek bildutako Alemaniako sagen bilduma (1816-18, Deutsche Sagen) eta haur ipuinena (1812-22, Kinder und Hausmärchen), herriko jende xumearen ahotik jasoak.
Gramatika eta hizkuntzalaritza gaiak ere erabili zituen Jacobek: Deutsche Grammatik (1819-37, Alemanaren gramatika), Geschichte der deutschen sprache (1848, Alemanaren historia), Deutsche mythologie (1835, Alemaniar mitologia). Anaiarekin batera aleman hiztegi nagusia argitaratu zuen 32 liburukietan (1852-61, Deutsches Wörterbuch). Germaniar hizkuntzalaritza modernoaren oinarriak jarri zituzten lan horrekin Grimm anaiek.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacob Grimm |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.