iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ifrane
Ifrane - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ifrane

Koordenatuak: 33°32′N 5°07′W / 33.53°N 5.12°W / 33.53; -5.12
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ifrane
‫إفران‬
ⵉⴼⵔⴰⵏ
hiria
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaFès-Meknès
ProbintziaIfrane Province
Izen ofizialaإفران
Ifrane
Jatorrizko izena‫إفران‬
ⵉⴼⵔⴰⵏ
Posta kodea53000
Geografia
Koordenatuak33°32′N 5°07′W / 33.53°N 5.12°W / 33.53; -5.12
Map
Altuera1.713 m
Demografia
Biztanleria11.209 (1994)
13.074 (2004)
14.659 (2014)
13.964 (2024)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2014)
Etxebizitzak3.373
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia212
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua

Ifrane[1] (arabieraz: إفران‎, amazigeraz: ⵉⴼⵔⴰⵏ) Marokoko hiri bat da eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 14.659 biztanle ditu.

Mendialdean dago eta Afrikako eta Arabiar herrialdetako tenperatura hotzenaren errekorra ezarri zuen 1935ean.[2]

Atlas Ertainean kokaturik dago, 1.665 metrotako altueran. Eski estazioa du eta mendiko trekking ibilbideek turismogune garrantzitsua bihurtu dute.

Mendialdean kokaturik dago eta Ozeano Atlantikotik datozen lainoek prezipitazio dezente uzten dute. Neguan tenperaturak asko jaisten dira eta elurra erruz egiten du. Ifranek Afrikako eta Arabiar herrialdetako tenperatura hotzenaren errekorra ezarri zuen 1935ean, -23'9ºC hain zuzen ere.[2]

    Datu klimatikoak (Ifrane (1991–2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.6 21.3 24.2 26.3 32.0 35.2 36.4 37.8 34.4 29.4 23.3 21.9 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.4 10.6 13.1 15.4 19.6 25.2 30.3 30.3 24.6 19.3 13.0 10.6 18.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.6 9.8 13.6 18.3 22.8 22.8 18.1 13.6 7.9 5.5 12.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.0 -0.2 2.2 4.1 7.5 11.3 15.2 15.3 11.5 7.8 2.7 0.4 6.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.4 -23.9 -9.8 -5.6 -5.8 0.0 4.5 4.4 0.7 -3.8 -10.4 -14.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 125.8 113.8 115.5 94.1 52.4 20.4 11.7 17.0 40.2 90.6 137.0 142.9 961.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.8 7.8 8.5 7.3 5.8 2.9 2.3 3.0 4.7 5.9 7.9 8.1 72.0
Eguzki orduak 180.6 169.1 214.4 211.2 263.1 302.3 340.8 317.0 258.1 227.3 175.8 172.8 2832.5
Iturria: NOAA (sun 1961–1990),[3][4] (August record high)[5]

XVI. mendetik aurrera izan da asentamendua bertan, Sîdî 'Abd al-Salâm sharifak ezarri zuenetik. Gaur egungo hiria Frantziaren administraziopean ezarri zen 1928. urtean. Kolonoentzako uda igarotzeko toki freskoa izateko helburuaz sortu zuen Frantziak. 1979. urtean izen bera duen probintziako hiriburu bihurtu zen.

Ifrane izenak "haitzuloak" esan nahi du amazigheraz, izan ere historian zehar inguruko kareharrizko hormetako zuloak erabili baitira bizileku gisa. XX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren etxeak eraikitzen.

Al Akhawayn Unibertsitatea Ifranen ezarri zen 1995ean.[6]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ifraneko Parke Nazionala
  • Mohamed VI.aren meskita

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. a b «Africa: Lowest Temperature | ASU World Meteorological Organization» web.archive.org 2015-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  3. .
  4. .
  5. .
  6. (Ingelesez) «Al Akhawayn University» aui.ma (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]