iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Hiparkia
Hiparkia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hiparkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiparkia

Bizitza
JaiotzaMaroneia (en) Itzulic. K.a. 346
Heriotzac. K.a. 300 (69/70 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Krates Tebaskoa
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Bryson of Achaea (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
Lantokia(k)Antzinako Grezia
MugimenduaZinismoa

Hiparkia (ιπαρχία, Maronea De Tracia, c. K.a. 346c. K.a. 300) lehen emakume filosofoetako bat izan zen. Eskola zinikoko jarraitzailea izan zen.  Garaiko jendeak barre egiten zion, haren sexuari zegokien lanak zergatik egiten ez zituen galdetuz. Hiparkiak hau erantzuten zuen: "Uste duzu gaizki egiten dudala nire denbora ikasketei eskeintzen, nire sexuagatik josten galdu behar dudala suposatzen denean?".[1][2][3]

Hiparkia filosofo libertino eta feminista gisa hartzen da. Cratesen dizipulua izan zen eta berarekin ezkondu zen.[4] Filosofoetako bileretara bateratzen zen, bertan haren ideiak erakusten zituen topiko desberdinen gainean eta zinikoen taldeko eztabaidetan parte hartzen zuen. Behinola, oturuntza batean, Teodoro Ateoarekin eztabaida bat izan zuen, hau ez baitzetorren bat emakume batek filosofiari denbora eskeintzearekin, haren etxeko betebeharrak ahaztuta. Hiparkiak sekulako erantzuna eman zion, Teodoro gaizki utziz. Filosofia zinikoaren ideiarekin bat, Hiparkiak haren jabetzei uko egin zien, eta bizitza xume bat eraman zuen. Behartsuei asko laguntzen zien, gainera. Emakume honen bizitzako beste anekdota bat, Cratesekin sexua izaten zuela egun argitan da. Biek konbentzio sozial guztiak alde batera uzten zituzten eta inpultso naturalak jarraitzen. Hiparkia filosofo trebea eta senarrarekin berdintasunean bizi izan zen emakumea izan zen, batere arruntak ez ziren ezaugarriak antzinako Grezia edo Erroman.[5][1][6][7]

Haren heriotzaren ondoren, filosofo zinikoek urteko jai bat deklaratu zuten haren ohorean Atenasen, Pórtico Doradon, Kynogamia izendatua edo emakumearen sarrera filosofia munduan. Hiparkiak hiru liburu idatzi zituen, baina haiek bat ere ez da kontserbatzen: "Hipotesi filosofikoak", "Epiqueremas" eta "Teodoro Ateoari galderak".[8] Antipatroren epigrama bat kontserbatzen da, izenburua "Emakumeei eskeinia " duena eta Hiparkiari aipamen egiten diona:[9]

Nik, Hiparkia, ez nituen jarraitu sexu femeninoaren ohiturak,

aitzitik, gizon bihotzez zakur indartsuen atzetik joan nintzen.

Ez zitzaidan gustatu fibulaz lotutako mantua,

ezta oinetakoak janztea ere eta nire zinta lurrinaz ahaztu zen.

Oinutsik noa, makila batekin, soineko batek estaltzen dizkit gorputz-atalak

eta lur gogorra daukat ohe baten ordez.

Nire bizitzaren jabe naiz, ehizarako menadeek adina eta gehiago jakiteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Benavides, Laurencia Sáenz. (2014). «Mujeres y filosofía: la decisión de Hiparquia» Revista de Filosofía de la Universidad de Costa Rica: 56. ISSN 2215-5589. (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  2. «Hiparquia» www.filosofia.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  3. «Feminismoaren garaipenak eta etorkizuneko erronkak» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  4. «Diogenes Laertius, Lives of Eminent Philosophers, BOOK VI, Chapter 5. CRATES (of Thebes, flor. 326 B.C.)» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  5. Calvo, Zamora; María, José. (2018-03-23). «Viviendo en co-herencia con la filosofía cínica: Hiparquia de Maronea» Co-herencia 15 (28): 111–131.  doi:10.17230/co-herencia.15.28.5. ISSN 2539-1208. (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  6. (Gaztelaniaz) Gardenal, Flor Bareiro. (2018-02-02). «La perra de Hiparquía» Escritura Feminista (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  7. «A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology, Crates» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Hiparquía, la primera feminista de la historia» Revista NADA 2014-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  9. (Gaztelaniaz) reddem, reddem. «Hiparquía - Red de Mujeres Filósofas de América Latina» reddem.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]