Hex
Itxura
Hex bi jokalarientzako joko abstrakto bat da, erronbo bat osatzen duten gelaska hexagonalez osaturiko taula batean jokatzen dena.[1] Aldi bakoitzean eta txandaka, jokalari bakoitzak bere koloreko pieza bat jartzen du libre dagoen gelaska batean eta beste jokalariak baino lehen erronboan dagozkion bi aurkako aldeak lotu behar ditu irabazteko. Gehienetan, jokoa 11x11 gelaska hexagonaleko tauletan jlasten da, 9x9, 13x13, 14x14 eta 19x19ko taulak ere ohikoak badira ere. Jokoa Piet Hein matematikariak asmatu zuen 1942 urtean eta geroztik ikerketa matematiko askoren gaia izan da, bere itxurazko sinpletasunaren azpian dagoen konplexutasuna dela eta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).