Harold Holt
Itxura
Harold Edward Holt (Stanmore, Sydney, 1908ko abuztuaren 5a - Cheviot Beach, Victoria, 1967ko abenduaren 17an desagertua) Australiako lehen ministroa izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Melbourneko Unibertsitatean. Alderdiko Liberaleko kide izan zen eta Robert Menziesen hainbat gobernutan ministro izan zen. 1966ko urtarrilaren 26an Menziesen ondorengoa izan zen lehen ministro kargua hartu zuenean eta azaroan hauteskundeak irabazi zituen gehiengo handiarekin.
1967ko abenduaren 17an desagertu zen Cheviot Beach-en igerian zebilela. Ez zuen inoiz bere gorpua aurkitu.