iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Goriot_Zaharra
Goriot Zaharra - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Goriot Zaharra

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Goriot Zaharra
Jatorria
Egilea(k)Honoré de Balzac
Sorrera-urtea1835
Argitaratze-data1835
IzenburuaLe Papa Goriot eta Vater Goriot
Mugimenduaerrealismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaGiza Komedia
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daScenes from Private Life (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis eta Frantzia
kronologia
La señora Cornelia (en) Itzuli Goriot Zaharra Colonel Chabert (en) Itzuli
Eugène de Rastingnac Nucinge andereari aurkeztua.
Goriot Zaharra Honoré Daumierrek irudikatuta (1842).

Goriot Zaharra (frantsesez: 'Le Père Goriot') Honoré de Balzac idazle frantziarraren eleberri ospetsua da. 1834an plazaratu zuen, Revue de Paris aldizkarian. Liburu gisa 1835ean atera zen. Goriot Zaharra eleberria irekia da, bidegurutze antzekoa, Pedro Diez de Ulzurrun itzultzailearen ustez, Balzacen obran eta munduan sartzeko egokia beraz.[1] Eleberria Giza Komedia literatura-sailean kokatzen da. Gai nagusiak familiaren izaera eta Frantziako Borboien berrezarkuntzaren garaian Parisko gizartearen ustelkeria dira. Eleberri historikoa da. Bere arrakasta itzela izan zen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberria Parisen 1819an kokatzen da. Vauquer alargunaren apopilo etxe apal batean, zortzi maizter bizi dira. Apopiloen artean Eugène de Rastignac izenekoa nabarmentzen da, zuzenbideko ikaslea eta istorioaren protagonista. Goriot jauna, pasta-fabrikatzaile ohi bat, orain gutxiago etorria, beste pertsonaia da eta liburuari izenburua ematen diona; Goriot gainerako maizterren iseken helburua da, "Osaba Goriot" deitzen diote (frantsesezko jatorrizkoan perè). Vautrin, bestetik, pertsonaia misteriotsu bat da.

Rastignac dantzaldi batera gonbidatzen dute Saint-Germain auzoan, Beauséanteko kondesaren etxean, gaztearen lehengusina, Parisko aristokraziaren munduko figura nabarmenetako bat. Etxeko jendetzan, oparotasun eta dotorezia distiratsu harekin liluraturik, Eugènek begiak Restaudeko Anastasie kondesarengan finkatu ziren. Emakume harekin harremanetan jarri zen, Beauséant andrearen lehengusu gisa ezagutaraziz, eta kondesak bere etxera gonbidatu zuen. Eugène emakume hura xarmatzeko bezain handinahia sentitu zen, eta haren ondotik iraganen ziren etorkizuneko gozamen batzuk imajinatu zituen. Rastignacek, goi klasearen bizitza dotorea ezagutu izanak eraginda, haren parte izatera iristea erabaki zuen, Restaudeko kondesarengan hura erdiesteko bide posible bat ikusiz. Baina, Goriot "osaba" izendatu zuen bisitan eta, ondorioz, etxetik kanporatu zuten.

Bisitatzera doanean, Beauseanteko andereak bere lehengusuari, Eugèneri, kontatzen dio Goriot kondesaren aita dela. Eta ez da bakarra: Gorioten beste alaba baten berri ere ematen dio, Nucingeneko Delphine baronesa, bankari batekin ezkondua. Bi alaben artean milioi bat libera baino gehiago jaso zituzten aitarengandik, horregatik dago gizona hain egoera ekonomiko ahulean. Laguntza handi hori jaso arren, bietako batek ere ez du bere gurasoa etxean hartzen, haien bizitzatik erabat baztertuz. Beauséantek, bestetik, bere lehengusuari, klase altuko ohitura batzuk azaltzen dizkio. Baita ere klase horretara igotzeko aholku batzuk azaltzen dizkio.

Kategoriaz igotzeko duen asmoak ezagututa, Vautrinek, ostatuan bizi den pertsonaina misteriotsuak, Rastignaci, goi mailako gizartera iristeko modu sinpleago bat eskaintzen dio diru sari on baten truke. Apopilo etxean ere Victorine izeneko neska gazte bat bizi da; neska pobrea da baina bere aita aberatsa da; gertatzen dena da aitak ondasun guztiak semearekin gastatzen dituela. Vautrinek Eugèneri Victorine maitemintzea proposatzen dio; hark neskaren nebaz libratzeko modua aurkituko du, duelura jauzi eginaraziz; horrela Victorine oinordeko bilakatuko da. Rastignacek, hasiera batean, eskaintza ukatzen du.

Gau batean, Eugène operan dagoela, Nuncigengo Delphine baronesari ezagutu zuen. Biak hizketan aritu ziren une batean, eta Gorioti buruz ere mintzatu ziren. Delphinek tristuraz eta maitasunez hitz egin zuen bere aitaz, eta bere senarrari egotzi zion aita ezin ikustearen errua. Eugènek baronesa bizkondesaren dantzaldira gonbidatu zuen, eta, halaber, bisitatzeko baimena eskatu zion. Eugènek, ondoren, Gorioti bere alaba Delphinerekin maitemindurik zegoela aitortu zion. Goriot hunkitu zen eta itxaropenez bete zen bere alaba benetan maiteko zuen suhi bat izateko aukera ikustean. Elkarrizketa hartatik aurrera, Goriotek Eugenèngan adiskide maitagarri bat ikusi zuen. Hari bere planetan laguntzeko etxe bat lortuko zion, bertan alaba eta Eugène elkarrekin egon ahal izateko. Bitartean, Victorine gaztea Rastignacez maitemindu da, eta, beraz, Vautrinek Eugèneri erraten dio bere plana abian dela, Victorineren anaiaren eta bere adiskidearen arteko duelua jadanik deklaratua dagoela. Biharamunean, ostatua hunkitu egiten zen Victorineren anaiaren heriotzaren berri izan zutenean. Eta ez hori bakarrik: heriotz horri esker Victorine bat-batean aberatsa dela. Egun berean Vautrin atxilotua izango zen.

Hurrengo egunean, Gorioten bi alabak apopilo etxera joaten dira arazo ekonomiko ezberdinengatik aitari laguntza eskatzera. Gizonak ez daki zer gehiago egin, aurretik bere ondasun guztiak saldu baitzituen alabei laguntza emateko. Bi ahizpek elkar kalumniatzen zuten, Goriotengan haserre ikaragarria eraginez. Alabek alde egin ondoren, apoplegia batek jota erortzen da gizona. Handik aurrera bere egoerak okerrera egingo du. Eugène eta Bianchon (lehenengoaren lagun bat, medikuntzako ikaslea) gaixoa zaintzeko txandatzen dabiltza. Gorioten egoera ikusita, Eugènek bere alaben laguntza eskuratzen saiatuko da baina ez du ezer lortuko. Azkenean, Goriot hil egingo zen eta hileta eta lurperatzea Eugènek ordaindu beharko du zeren eta alabek ez dute ezer jakin nahi.

Eleberriak pertsonaia asko baditu ere, hemen argumenturako garrantzitsuenenak izan daitezkeenak bilduko ditugu:

  • Eugène de Rastignac: Protagonista. Ikaslea de eta Vauquerren apopilo etxean bizi da. Anbizio handiak ditu baina, aldi berean, bere bizitza moralak gidatzen du; horregatik, zalantza etikoak sortzen zaizkionean bere azken jarrera normalean positiboa da.
  • Goriot Zaharra: Eleberriari izena ematen dio nahiz eta protagonista nagusia ez izan. 60 urteko gizon onbera eta alarguna da, bi alaben aite. Alabak oso ondo ezkonduta daude, Parisko gizon aristokratikoekin. Alabei erabat emanda, bere diru guztia haien ezkonsariak prestatzeko eman zien. Ondorioz, bakardadea eta mixeria pairatzen ditu. Azkenean, bizi den pentsioaren lagunen txantxak jasan behar ditu.
  • Vautrin: Pertsonaia misteriotsua, eleberrian parte hartze handia ez badu, garrantzitsua da. 40 urte baino gehiago ditu, indartsua da. Antiheroe modukoa da, Eugèneren ideiak eta baloreak zalantzan jartzen ditu eleberriaren zenbait unetan. Delinkuentea da.
  • Delphine eta Anastasie: Gorioten alabak dira. Handiustetsuak eta berekoian haien artean lehia handia dago aitari ahalik eta diru gehiago ateratzeko. Azkenean, aita ezer gehiago ez duela ikusten dutenean, erabat baztertu zuten.
  • Bauseánt anderea: Bigarren mailako pertsonaia da. Parisko modaren ikonoa, pertsona ona da baina sentimenduen ikuspuntutik ahulezi handiak ditu. Berak sartuko du Eugène goi mailako saloietan.
  • Vauquer anderea: 50 urteko alarguna, diruzale hutsa da. Ez da pertsonaia garrantzitsua. Berarena da Goriot bizi den ostatua.
  • Michonneau andereñoa: Bigarren mailako pertsonaia, emakume nahiko zaharra da, nahiko biografria iluneko jabea. Berak salatuko dio poliziari Vautrinen benetako pertsonalitatea.
  • Poiret jauna: Apopilo etxean bizi da. Michonneau andereñoari laguntzen dio.
  • Victorine: Bigarren mailako pertsonaia. Apopilo etxean bizi da bere izebarekin batera. Eugènez maiteminduta dago. Bere familia aberatsa da baina bera pobre bizi da.

Iritzi kritikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honoré de Balzacen eleberri hoberen eta garrantzitsuenetako bat omen da Le Père Goriot eta berezitasun handi bat ekarri zuen aurretik ere ugari idatziak zituen eleberrien aldera. Izan ere, hemen frogatu zuen lehen aldikoz bere pertsonaien itzulera ospetsua, La Comèdie Humaine guztian erabiliko zuen baliabidea. Pedro Diez Ulzurrunen hitzetan «Le Père Goriot eleberrian berrikuntza bat sartu zuen gerora fama eta arrakasta handia ekarriko ziona, hau da, eleberri bateko pertsonaiak bertze eleberrietan ere behin eta berriz agerraraztekoa; horrela jokatuz gizarte eta mundu bat osorik sortu zituen.»[1] Datua garrantzi handia du zeren eta, nolabait, hori izango baita La Comédie Humaine literatura-sail handiaren oinarria.

Liburu honek hiru ardatz-edo agertzen ditu irakurtzerakoan: Ikastaldiarena; Rastignac gaztea Pariserat heldu eta hango gizarte-bizitza, emakumezkoen eta sentimenduen mundua ezagutzen hasiko da. Ohiturena; Balzacek Pariseko bizitza ematen digu agertzera bere pertsonaia eta heroien bidez, hartarakoz handikien auzoetako gizartea deskribatzen digu batetik, bertzetik behako batzuk ere emanez gaiztagintza dabilen gizartearen beheko zolari.[2]

Zinema eta telebistarako bertsioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak sarritan moldatu da zinemarako eta telebistarako:

Euskarazko bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Goriot Zaharra (Père Goriot) (1835). Itzultzailea: Pedro Diez de Ulzurrun[5][6]. Ibaizabal, 1996. 343 or. ISBN: 978-8479929848. Izenburuaren itzulpenaz hau dio itzultzaileak: «Le Père Gorioterat itzuliz, erran behar dugu euskaraz Goriot zaharra eman dugula ustez-eta hauxe dela Père frantses hitzaren erranahia hobekienik adierazten duen euskal ordaina, hots, gizonezko heldu eta hein apaleko bat edo eta etorkortasunez begiratzen dioguna.»[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]