Gogo-esperimentu
Gogo esperimentu bat egoera hipotetiko bat erabiltzea da, errealitatearen alderdiren bat ulertzen laguntzeko. Hipotesi, teoria edo printzipio bat ezartzen da, haren ondorioen inguruan pentsatzeko. Esperimentu hauek benetan gertatutakoaz bestelako gertakarien inplikazioen inguruan hausnartzera bultatzen dute.
Gogo esperimentu ugari daude eta alor desberdinetan erabili izan dira; izan filosofian, zuzenbidean, fisikan edo matematikan. Hala ere, kasu guztietan irizpide enpirikoetatik independentea den metodologia arrazionala erabiltzen da, hau da, ez da behaketa edo esperimentazio fisiko bidez egiten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Witt-Hansenen arabera, Hans Christian Ørsted izan zen 1812 urtean Gedankenexperience latindar-germano terminoa erabili zuen lehena. Ørsted izan zen, halaber, 1820an Gedankenvertal baliokide alemana erabili zuen lehena.
Handik denbora batera, Ernst Mach-ek modu desberdinean erabili zuen Gedankenbentosa terminoa, esperimentu erreal baten irudimenezko gidaritza adierazteko. Esperimentu hori, jarraian, ikasleek egindako esperimentu fisiko erreal bat izango litzateke, eta, handik, esperimentazio fisikoaren eta mentalaren arteko kontrastea.
Ingelestezko thought experiment terminoa lehen aldiz 1897 urtean erabili zen Machen saiakera baten itzulpenean eta aurretik ez zegoen kontzeptu hori izendatzeko modurik.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gogo esperimentuetan, informazio berria lortzen da datu enpiriko ezagunak modu berri batean berrantolatuz, inferentzia berriak ateraz (a priori) edo datu horiek ikuspegi desberdin eta ezohikotik begiratuz.
Gogo esperimentu bakoitzarekin lortu nahi den helburua edozein dela ere, guztiek daukate gertaerak egoki azaltzeko, iragartzeko eta kontrolatzeko pentsaera diseinu bat.
Ondorio teorikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorio teorikoei dagokienez, gogo esperimentuek askotan:
- indarrean dagoen teoria bat zalantzan jartzen edo gezurtatzen dute
- indarrean dagoen teoria bat baieztatzen dute
- teoria berri bat ezartzen dute
- edo, aldi berean, indarrean dagoen teoria bat ezeztatu eta berri bat ezartzen dute
Aplikazio praktikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aplikazio praktikoei dagokienez, gogo esperimentuak sortzen dira helburu hauetarako:
- status quo nagusia desafiatu
- etorkizuna iragarri
- lehenaldia azaldu
- erabakiak hartzen eta estrategiak aukeratzen lagundu
- arazoak ebatzi eta ideiak sortu
- emaitzetatik kausalitatea, prebentzioa, errua eta erantzukizuna esleitu
- testuinguru sozial eta juridikoetako erruduntasuna eta konpentsazio-kalteak ebaluatu
- iraganeko arrakasta errepikatuko dela bermatu edo
- gertatutakoak beste modu batera gertatzeko aukerak aztertu
- iraganeko porrotak ekiditea (etorkizunean) bermatu
Alorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gogo esperimentuak alor desberdinetan erabiltzen dira. Filosofian, Antzinate klasikotik erabili izan dira, batzuk baita Sokratesen aurretik ere. Zuzenbidean, erromatarren artean ere ezagunak ziren. Eta fisikan eta beste zenbait zientzietan XIX. eta batez ere XX. mendeetakoak dira gogo esperimentu ezagunenak, Galileorekin iada lehenak agertzen badira ere.
Filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofian, gogo esperimentu tipiko batek irudikatutako agertoki bat aurkezten du, esperimentuan gauzak nola dauden jakiteko erantzun intuitibo edo arrazoitu bat eragiteko asmoz. Eszenatokia, nozio filosofiko berezi bat bideratzeko diseinatuko da, hala nola, morala, gogoaren izaera edo erreferentzia linguistikoa. Imajinatutako eszenatokiari ematen zaion erantzunak nozio horren izaera adierazten du.
Adibidez, gogo esperimentu bat izan daiteke egoera bat zeinetan agente batek, beste batzuen onurarako, errugabe bat hiltzen duen. Agertoki honetan, kontua ez da ekintza morala den ala ez, baizik eta moraltasuna ekintza baten ondorioez soilik zehazten dela baiesten duen teoria moral bat zuzena ote den.
Zientzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzialariek irudimenezko esperimentu gisa erabiltzen dituzte gogo esperimentuak, esperimentu fisiko erreal baten aurretik. Kasu batzuetan, gogo esperimentuaren emaitza hain argia izango da, ez dela esperimentu fisikorik egin beharko.
Horrez gain, zientzialariak gogo esperimentuez baliatzen dira esperimentu fisikoak aurrera eramatea ezinezkoa denean; esaterako argia harrapatzeko Einsteinen gogo esperimentuaren kasuan egin zen moduan.[1]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biolin jotzailea (etika)
- Buridango astoa
- Burmuin bat kubo batean (epistemologia, gogoaren filosofia)
- Esperientzia makina (etika)
- Jatorrizko posizioa (politika)
- Lur bikia (hizkuntzaren filosofia)
- Mary-ren gela (gogoaren filosofia)
- Molyneux-en arazoa
- Roko-ko basiliskoa
- Tranbiaren dilema
- Txinatar gela (gogoaren filosofia)
- Zenonen paradoxa
- Zombie filosofikoak (gogoaren filosofia)
Fisika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bikien paradoxa (erlatibitate berezia)
- Brownian ratchet
- EPR paradoxa (mekanika kuantikoa)
- Galileoren barkua (erlatibitate printzipioa)
- GHZ esperimentua (mekanika kuantikoa)
- Maxwell-en deabrua (termodinamika)
- Schrödinger-en katua (mekanika kuantikoa)
- Suizidio kuantikoa eta hilezkortasuna (mekanika kuantikoa)
- Wigner-en laguna (mekanika kuantikoa)
Matematika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Tomé, César. (2022-10-25). «Einstein y los experimentos mentales» Cuaderno de Cultura Científica (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).