iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Giza_hortz
Giza hortz - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Giza hortz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza hortz
Xehetasunak
Honen partedentition (en) Itzuli
giza ahoa
phonation (en) Itzuli
Konponenteakcrown (en) Itzuli
neck of tooth (en) Itzuli
Radice (en) Itzuli
cavity of tooth (en) Itzuli
Hortz-mamia
dentina
Hortz-esmaltea
Latinezdens
Terminologia anatomikoa

Giza hortzak edo hortzeria gizakiek ahoan dituzten hortz piezak dira. Gizakiengan 2 hortzeria mota daude: esne-hortzeria eta behin betiko hortzeria.

Esne hortzeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Esne hortzeria»

Esne hortzeria haurtzaroan ateratzen da eta 8-10 urterekin erortzen da. 20 atalek osatzen dute: 4 ebakortz, 2 letagin , eta 4 aurreko hagin, hortz lerro bakoitzean.

Behin betiko hortzeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko hortzeria ateratzen da ondoren. 32 atalek osatzen dute eta 12-13 urterekin guztiz eratuta egoten da. Behin betiko hortzeriako hortz bat erortzen bada ez da berriro aterako. 4 ebakortz, 2 letagin, 4 aurreko hagin eta 6 atzeko hagin, hortz-lerro bakoitzean, osatzen dute behin betiko hortzeria.

Behin-behineko haginen lekua behin betiko aurreko haginek hartzen dute, eta behin betiko haginek ez dute lehenagoko haginik beren lekuan (lehenengo behin betiko hagina haurrari 6. urte inguruan ateratzen zaio, bigarrena 12. urte inguruan eta hirugarrena, 18-20 urte dituenean). Ebakortzak eta letaginak janaria zatitzeko erabiltzen dira, aurreko haginak eta haginak, berriz, janaria txikitzeko eta ehotzeko. Hortzaren formak erakusten du bere eginkizuna: ebakortzaren koroak ebakitzeko ertz zorrotzak ditu, eta haginak, berriz, janari puxkak txikitzeko erpinak edo tontorrak. Giza hortzen ezaugarria da letaginak txikiak izatea. Hortzen erroen kopurua ere aldatu egiten da hortz batetik bestera: erro bakarra dute ebakortzek eta letaginek, eta hiru, adibidez, goiko haginek.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]