Futbol gaeliko
Futbol gaeliko | |
---|---|
Jatorrizko izena | Peil Ghaelach, Caid edo Gaelic Football |
Ezizenak | Caid, Football eta Gaelic |
Erakundea | Gaelic Athletic Association (GAA) |
Lehen partidua | 1885 |
Taldeak | 2.500etik gora |
Herrialdea | Irlanda |
Liga Nagusia | National Football League |
Webgunea | http://www.gaa.ie/ |
Futbol Gaelikoa (irlanderaz Peil Ghaelach edo Caid, ingelesez Gaelic Football) nagusiki Irlandan jokatzen den kirola da. Irlandako kirol zaletuen artean, ospetsu, jarraitu eta herrikoiena da, hurlingarekin batera.
Futbol gaelikoa 15 jokalariz osatutako taldeekin jokatzen da, belarrezko zelai laukizuzenetan, eta ateek H itxura dute (errugbiko ateen antzekoak dira baina azpian sare bat dute, futbolekoen antzera). Jokoaren helburu nagusia puntuak lortzea da, baloia ostikoz edo eskuekin joz aurkariaren atean sar dadin. Norgehiagokaren amaieran puntu gehien duena irabazlea da.
Jokalariak zelaian aurrera doaz, baloia eskuz eraman dezaketela, ostikoz jo edo bere taldekideen artean elkar-pasatuz.
Futbol gaelikoa Gaelic Athletic Association (euskaraz "Elkarte Atletiko Gaelikoa") erakundeak arautzen dituen lau kiroletako bat da. Erakunde hori Irlandako mota horretako ospetsu eta handiena da. Arau zorrotzak ditu jokalarien baldintza amateurrari dagokionez eta kirolaren gailur nagusia All-Ireland Football Final da, Irlandako konderrien arteko urteko final nagusia. Uste denez, jokoa Caid izeneko irlandar antzinako futboletik eratorria omen da. 1537an jokatzen omen zen, nahiz eta gaur egungo jokoa eta bere araudia 1887an sortu.
Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbol gaelikoaren arauak australiar futbolaren antzekoak dira.
Joko zelaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelaia laukizuzena da, 130 eta 145 metro arteko luzerakoa eta zabaleraz 80 eta 90 metro artean. H tankerako ateak daude bi aldeetan, azpialdean sare banarekin. Zelai berbera erabiltzen da hurlingean jolasteko; Gaelic Athletic Associationek erabaki hori hartu zuen, bi kirolak zelai bakarrean jokatu zitezen. Marrak alde bakoitzeko 13, 20 eta 45 metroetan marraztuta daude. Hamalau urtez beherako umeentzat zelai eta ate txikiagoak erabiltzen dira.
Iraupena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partida guztiek 60 minutu diraute, ordu erdiko bi denboratan zatituak, konderrien arteko senior mailako partidak salbu, horek 70 minutu baitiraute (35 minutuko bi denbora). Berdinketak jokoa berriz jokatzen erabakitzen dira edo bestela 20 minutuko denbora gehigarri bat jarriz (10 minutuko bi denboratan banatuta).
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde bakoitzak 15 jokalari ditu (atezaina, bi alboko atzelari, atzelari oso bat, hiru erdi-atzelari, bi erdilari, hiru erdi-aurrelari, bi alboko aurrelari eta aurrelari oso bat) eta 15 ordezkari (haietatik, bost erabilgarri dira). Atezainak 1 zenbakia du eta horrela zenbatzen segitzen da; horrez gain, atezainak beste kolore bateko elastikoa darama.
Baloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larruzko baloia erabiltzen da, futbolekoaren antzekoa, baina zerbait astunagoa dena, eta lauki horizontalekoa, ez dira hexagonalak edo pentagonalak, eta boleibolekoen antzekoak dira. Ostikoz jo litezke, bai eta eskuekin paseak egin er. Hartarako, baloia hatz koskoez edo erpuruaz jotzen da.
Hurrengo jardunbide edo ekintza hauek falta teknikotzat hartzen dira:
- Baloia zuzenean lurretik hartzea.
- Baloia eskuekin jaurtitzea (ez jotzea).
- Baloia utzi, errebotatu edo soloing egin gabe lau pauso ematea (soloing ekintza, jokalariak baloia ostikoz jo eta bere eskuetara bidalaraztea da).
- Baloia bi aldi jarraitan errebotatzea.
- Aurkariren baten gainetik eskuzko pase bat egin eta berriz ere baloia hartzera joatea.
- Gol bat eskuzko pase bat egitea (halere, baloia airean bada, zilegi da).
- Baloi karratua, arau gatazkatsu eta eztabaidatua: erasoan datorren jokalari bat aurkariaren eremu txikian sartu eta han jadanik bere taldekideren bat baldin badago, jaurtiketa libre bat emango zaio talde aurkariari.
- Baloia eskuz aldatzea.
Tantoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baloia aurkarien ateko langaren gainetik badoa, puntu bat lortzen da eta epaileak bandera zuria altxatuko du; baloia langaren azpitik igarotzen bada, hiru puntu balio dituen gol bat lortuko da eta epaileak bandera berdea altxatuko du. Atea beti atezainaren babespean dago. Emaitza gol kopurua eta puntu kopurua formatuan agertzen da. Adibidez, talde batek gol 1 eta 14 puntu lortu baditu, emaitza guztira 17 puntukoa da. Talde garailea denera puntu kopuru handiena lortzen duena da.
Plakaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plakaketak (ingelesez, tackle) baimendurik daude eta futbolekoak baino gogorragoak dira, baina ez errugbikoak bezainbeste.
Baloia aurkariak eskuartean duela jotzea baimenduta dago, baina ondorengo jokaldi hauek faltatzat hartzen dira:
- Plakaketa egiteko bi eskuak erabiltzea.
- Aurkaria bultzatzea.
- Aurkaria lurrera botatzea.
- Aurkariari elastikotik heltzea.
- Hankez jaurtiketa bat blokeatzea.
- Plakaketa bat egitea, irrista edo labain eginez.
- Eremu txikian atezaina ukitzea.
- Aurkariaren eskuetan dagoen baloi bati indarka egitea.
Jokaldiaren errepikatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Partidua bigarren aldiz hasten da epaileak baloia lau erdilarien artera jaurtikitzen duenean.
- Aurrelari batek baloia atetik kanpo jaurtikitzen duenean eta kanpo marra igarotzen duenean, atezainak baloia eremu txikitik atera behar du. Jokalari guztiak 20 metroko marraren atzetik kokatuta behar dira.
- Aurrelari batek gola lortu ondoren, atezainak 20 metroko marratik atera beharko du. Jokalari guztiak 45 metroko marraren atzetik egon beharko dira eta zirkuluerditik kanpo.
- Defentsa batek baloia atetik kanpo jaurti ondoren eta kanpo marra igaro badu, talde aurkariak, baloia kanpora atera zen lekuko 45 metroko marratik aterako du.
- Jokalariak baloia joko zelaitik kanpo atera badu, beste taldeak sideline kick delakoa egin dezake baloia kanpora atera zen lekuan. Ostikoa lurretik edo eskuetatik jo liteke.
- Defentsa batek eremu laukizuzen handiaren barnean falta egin badu, beste taldeak penalty kick delakoa egin dezake lurretik eta 13 metroko marraren erditik. Atezainak bakarrik babestu dezake atea aurkarien gol saiakeratatik.
- Jokalari multzo bat euren artean baloiarengatik indarka badabiltza eta hasieran nork zuen garbi ez badago, epaileak sake neutrala egitea hautatu dezake, baloia airera edo gorantz botaz, aurrez-aurre dauden bi jokalarien artean.
Milurtekoaren taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur izan zen, 1999an GAA agintariek eta Irlandako kirol kazetariek hautatutako taldea. Baldintza, bakoitza bere joko-postuan inoiz izan den jokalaririk onena izan zedin, GAA erakundea 1884an sortu zenetik 2000 arte. Noski, hautatuen zerrendak eta kanpoan gelditu ziren jokalariak zirela eta, eztabaida beroak egon ziren beren betiko zaleen artean Irlanda osoan.
Atezaina | |||
Dan O'Keefe (Kerry) |
|||
Atzeko Eskuin Hegala | Atzelaria | Atzeko Ezker Hegala | |
Enda Colleran (Galway) |
Joe Keohane (Kerry) |
Seán Flanagan (Mayo) | |
Eskubiko Erdi Atzelaria | Erdi Atzelaria | Ezkerreko Erdi Atzelaria | |
Sean Murphy (Kerry) |
J. J. O'Reilly (Cavan) |
Martin O'Connell (Meath) | |
Erdilaria | |||
Mick O'Connell (Kerry) |
Tommy Murphy (Laois) | ||
Eskubiko Erdi Aurrelaria | Erdi Aurrelaria | Ezkerreko Erdi Aurrelaria | |
Pat Spillane (Kerry) |
Seán Purcell (Galway) |
Seán O'Neill (Down) | |
Aurreko Eskubiko Hegala | Aurrelaria | Aurreko Ezker Hegala | |
Kevin Heffernan (Dublin) |
Tommy Langan (Mayo) |
Mikey Sheehy (Kerry) |
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta mendeetan jokatu izan den, modu formalean XIX. mendean antolatu zen, Elkarte Atletiko Gaelikoari esker (Gaelic Athletic Association GAA). Bi Liga daude: gizonezkoena eta emakumezkoena. Urteko Txapelketa Nagusiaren Finala Iraila aldera jokatu ohi da.
Penintsula Iberiarrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Penintsula Iberiarrean Futbol Gaeliko 4 talde garrantzitsu daude.
- Pamplona-Iruña GAA - Euskal Herria
- Barcelona Gaels - Katalunia
- Madrid Harps - Madril
- Sant Vicent GAA - Valentzia
Taldeak irlandar eta tokian-tokiko jokalariez osatuta daude, ohikoena taldearen erdia eta erdia izan ohi dira.
Palmaresik onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Taldea | All-Ireland | National League | Guztira |
---|---|---|---|---|
1 | Kerry GAA | 37 | 20 | 57 |
2 | Dublin GAA | 28 | 14 | 42 |
3 | Cork GAA | 7 | 8 | 15 |
4 | Meath GAA | 7 | 7 | 14 |
5 | Mayo GAA | 3 | 11 | 14 |
6 | Galway GAA | 9 | 4 | 13 |
7 | Down GAA | 5 | 4 | 9 |
8 | Cavan GAA | 5 | 2 | 7 |
9 | Derry GAA | 1 | 6 | 7 |
10 | Wexford GAA | 5 | 0 | 5 |
XXI mendeko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | All-Ireland | National League |
---|---|---|
2000 | Kerry | Derry |
2001 | Galway | Mayo |
2002 | Armagh | Tyrone |
2003 | Tyrone | Tyrone |
2004 | Kerry | Kerry |
2005 | Tyrone | Armagh |
2006 | Kerry | Kerry |
2007 | Kerry | Donegal |
2008 | Tyrone | Derry |
2009 | Kerry | Kerry |
2010 | Cork | Cork |
2011 | Dublin | Cork |
2012 | Donegal | Cork |
2013 | Dublin | Dublin |
2014 | Kerry | Dublin |
2015 | Dublin | Dublin |
2016 | Dublin | Dublin |
2017 | Dublin | Kerry |
2018 | Dublin | Dublin |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- All-Ireland Senior Football Championship
- National Football League (Irlanda)
- Hurlinga
- Elkarte Atletiko Gaelikoa