Franz Beckenbauer
Franz Anton Beckenbauer (/fʁant͡s ˈbɛkənˌbaʊ̯ɐ/ ahoskatua; Munich, Bavaria, Alemania, 1945eko irailaren 11 – Salzburgo, 2024ko urtarrilaren 7a)[1] alemaniar futbolaria izan zen. Ezizenez Kaiser, alemaniar futbolaren historiako jokalaririk onentzat hartu da.
1974ko Munduko Futbol Txapelketa eta 1974ko Eurokopa irabazi zituen Mendebaldeko Alemaniako Selekzioaren kapitaina izan zen eta 1990ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen alemaniar selekzioaren entrenatzailea ere bai. Gainera, FC Bayern München taldeko jokalaria zela, UEFAko Txapeldunen Liga bat, Kontinentearteko Kopa bat, Europako Errekopa bat, lau Bundesliga eta lau Alemaniako Kopa bereganatu zituen.
1972 eta 1976 urteetan, Urrezko Baloia saria irabazi zuen. 2004ean, IFFHS erakundeak argitaratutako Mendeko futbolari onenaren sailkapenean hirugarren postuan geratu zen.
Beckenbauer futbolari balioaniztuna izan zen, bereziki erdilari gisa: zelaiko hainbat kokapenetara moldatu zen eta libero postua garatu zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Beckenbauer 1974an
-
Elastikoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Uralde, Pettan. (2024-1-8). «Franz Beckenbauer hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-5-3).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Beckenbauer |