iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Flores_(uhartea)
Flores (uhartea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Flores (uhartea)

Koordenatuak: 8°40′29″S 121°23′04″E / 8.67472°S 121.38444°E / -8.67472; 121.38444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Flores uhartea

Bena herria, Floresen
Geografia
KokapenaFloresko itsasoa
UhartediaSondako Uharte Txikiak
Azalera13.540 km²
Punturik garaienaPoco Mandasawu
Politika
Herrialdea Indonesia
ProbintziaNusa Tenggara Timur
Hiri populatuenaMaumere
Hiri populatuenaren biztanleria70.000 bizt.
Gizartea
Biztanleria1.831.000 bizt. (2010)
Dentsitatea135 bizt./km²

Flores[1] izenekoa, Sondako uharte txikietako bat da, Indonesiako Java uhartetik ekialdetik mendebaldera hedatzen den uhartedi bat. Sumbawa eta Komodotik ekialdera dago, eta Lomblen eta Alor uharteditik mendebaldera. Hego-ekialdean, Timor dago. Hegoaldean, Sumbako itsasartetik harago, Sumba dago, eta, iparraldean, Floresko itsasotik harago, Sulawesi.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flores uhartea, Indonesiako Nusa Tenggara Timur probintzian dago. "Erregentziak" bezala ezagutzen diren bost barrutitan banatua dago. Ekialdetik mendebaldera, Manggarai, Ngada, Ende, Sikka eta Flores Timur dira.

Landaretza eta animaliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flores uharteko mendebaldeko kostaldea, Komodo uhartearekin batera, Komodoko dragoia egoera naturalean aurki daitekeen toki urrietako bat da. Antzina, musker handi hau, gizakia uhartera iritsi eta gutxira desagertu ziren xagu erraldoiez eta Stegodon generoko elefante nanoez elikatzen zen. Gizakiak Komodoko dragoiek ehizatzen dituzten basatitutako bufaloak, oreinak, basurdeak eta tximinoak sartu zituen. Ugariak dira, baita ere, hegazti, saguzar, suge eta anfibioak.

2003ko irailean, Liang Buako leizean, uhartearen mendebaldean hominido espezie bat aurkitu zen. Ordutik, aurkikuntza, "Floresko gizakia" (Homo floresiensis) bezala ezagutu da. Dirudienez, Homo erectusaren bertsio txikiago bat da, 100-110 zentimetroko altuerakoa. Dirudienez, duela 18.000 urte edo gutxiagora arte existitu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]