iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Eubea
Eubea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Eubea

Koordenatuak: 38°30′N 24°00′E / 38.5°N 24°E / 38.5; 24
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eubea
 Grezia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Thessaly and Central Greece
Eskualdea[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia
Unitate periferikoaEuboea regional unit
HiriburuaKalkis
Geografia
Koordenatuak38°30′N 24°00′E / 38.5°N 24°E / 38.5; 24
Map
Azalera3.670 km²
Punturik altuenaDirfi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria191.206 (2011)
Dentsitatea52,1 bizt/km²
naevias.gr

Eubea[1] (grezieraz: ΕύβοιαEvvoia, ˈevia ahoskatua; antzinako grezieraz: ΕὔβοιαEúboia, eúboja ahoskatua) Egeo itsasoko uhartea da, Greziako ekialdean. Uharteak ere, administratiboki, Greziako prefektura da. Uharteak bakarrik 3900 km² eta 210.000 biztanle ditu. Hiriburua Kalkis du. Greziako bigarren uharterik handiena eta populatuena da, Kretaren ondoren.

Kontinentetik Eubeako golkoaz banatuta dago, honek bi zatitan ere banatuta dago: iparraldekoa (Vórios Evvoïkós Kólpos) eta hegoaldekoa (Nótios Evvoïkós Kólpos edo Atalanteko kanala), erdian Euripo itsasartea dutena.

Eubea oso menditsua da. Uharteko mendirik altuena 1.745 metroko Dhirfis da. Hegoaldean, golkoan, zenbait uhartetxo ditu (Kavalliani, Stira eta Petalidi nagusiak izanik).

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eubea, Greziako prefektura izanda, badu bere udalerriko administrazioa. Prefekturak berak uhartea baino zerbait handiagoa da, kontinenteko Anthidona eta Avlida udalerriek eta Skiros uharteak ere osatzen dutelako. 2001eko erroldaren arabera, 215.136 biztanle zituen, 198.130 uhartean bertan. Prefekturak 4.167,449 km² azalera du, 3.684,848 km² uhartean.

Udalerria Kodea Auzo nagusia Posta kodea
Aidipsos 1401 Loutrá Aidipsoú 343 00
Amarintos 1402 340 06
Anthidona 1403 Drosia 341 00
Artemisio 1404 342 00
Avlida 1405 Vati 341 00
Avlon 1406 Avlonari 340 09
Kalkis 1426 341 00
Dirfis 1407 Steni Dirfios 340 14
Distos 1408 Krieza 340 17
Elimnioi 1409 Limni 340 05
Eretria 1410 340 08
Istiaia 1411 342 00
Karistos 1412 340 01
Kireas 1414 Mantoudi 340 04
Konistres 1415 340 16
Kimi 1416 340 03
Lilantia 1417 Vasiliko 340 02
Marmari 1419 340 13
Messapia 1420 Psachna 344 00
Nea Artaki 1421 346 00
Nileas 1422 Agia Anna 340 10
Oreoi 1427 340 12
Skiros 1423 340 07
Stira 1424 340 15
Taminaioi 1425 Aliveri 345 00
Kafireas 1413 Amygdalea 340 01
Lichada 1418 343 00


Uhartean hurrengo antzinako Greziako probintziak zeuden (jadanik status legala ez dutenak)

Prefekturako biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Biztanleria Biztanle dentsitatea
1981 - -
1991 209.132 53,51/km²
2001 217.218 55,59/km²

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]