iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Esporofito
Esporofito - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Esporofito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txandakako ugalketa duten bizidunen bizi-zikloa, fase haploideak eta diploideak dituena. Erreferentziak: n = belaunaldi haploidea; 2n = belaunaldi diploidea; m! = mitosia; M! = meiosia; F! = ernalketa

Esporofitoa (greziaretik spora = 'hazia' + phyto = 'landarea') landareek dituzten bi fasetako bati deritzo, beste fasea gametofitorena izanik. Esporofitoaren zelula guztiak diploideak dira, gametofitorenak haploideak diren bitartean. Esporofitoa eta gametofitoa txandakako ugalketa duten landareetan agertzen dira. Ugalketa mota horretan prozesu sexualak eta asexualak txandakatzen dira.

Belaunaldi-txandaketa ere dute esporofito eta gametofito duten landareek. Belaunaldi asexuala esporofito diploidea da, esporak dituena, eta belaunaldi sexuala gametofitoa, sexu bidezko ugalketa duena (gameto haploideak baititu).

Esporofitoak eta gametofitoak morfologia oso desberdina dute. Nahiz eta landare beraren bi fase izan, itxura aldetik ez ohi dute zer ikusirik.

Esporofitoek zelula diploideak dituzte. Esporofitoetan meiosia gertatzen da, eta horren ondorioz espora diploideak espora haploideak bihurtzen dira. Espora horiek hozitzen direnean gametofito haploidea agertzen da.

Esporofitoa zigoto batetik dator. Zigoto hori, bestalde, bi gameto haploideen bat-egitearen ondorioz sortzen da. Gameto horiek gametofitoaren gameto-ontzietan sortzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]