iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Esporadak
Esporadak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Esporadak

Koordenatuak: 39°07′N 23°43′E / 39.12°N 23.72°E / 39.12; 23.72
Wikipedia, Entziklopedia askea
Esporadak
Datu orokorrak
Motauharte multzoa
Azalera275,7 km²
Geografia
Map
Koordenatuak39°07′N 23°43′E / 39.12°N 23.72°E / 39.12; 23.72
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Estatu burujabe Grezia
Eskualde geografiko[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Tesalia
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaEgeoko uharteak

(Ipar) Esporadak edo (Ipar) Esporada uharteak[1] (grezieraz: Σποράδες, sakabanatuak) Egeo itsasoan dagoen Greziaren uharte talde zabal bat da. Esporada uharteak izen orokorra iparraldeko Esporada uharteei ematen zaie, Hego Esporadak izena ere erabiltzen den arren beste uharte talde bat izendatzeko. Hamaika uharte nagusiz osatua dago, horietatik soilik lau populatuta daudelarik: Skiathos, Skopelos, Alonissos eta Skiros.

Administratiboki, uharte taldea Tesalia eta Erdialdeko Grezia periferian (Skiros uhartea soilik) eta Magnesia eta Eubea prefekturetan daude.

Bere izena sporas adjektibotik dator (genitiboa sporados), antzinako grezieraz sakabanatuak esan nahi duena, uhartedi hau osatzen duten uharteak dauden bezala, Delosen inguruan ordenatutako Ziklada uharteekin alderatuz.

Izen honek hartu izan duen uharte kopurua historian zehar eta izen hori erabiltzen zuten geografoen arabera aldatu egin da. Gaur egun, izen hau Volosen zehar dagoen uhartedi bat izendatzeko erabiltzen da, batzuetan Iparraldeko Esporadak deitua, Pelion penintsulatik ekialde eta hego-ekialderantz hedatuz, norekin historiaurretik lotuta dauden.

Egeoko beste uharte batzuk batzuetan Esporadak deitu izan dira, zenbait azpitalde osatuz, Hegoaldeko Esporadak, Traziako Esporadak, Ekialdeko Esporadak (Greziaren zati kontinentaletik urrunen daudenak diren Lesbos, Kios, Psara, Ikaria eta Samos) edo Hegoaldeko Esporadak, batzuetan Dodekanesoko uhartediko uharteak deitzen diren moduan.

Iparraldeko Esporadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eubea uhartetik iparrekialdera dagoen uhartedi bat da, laurogei uharte eta uhartexkaz osatua, horien artean euren tamainagatik Skiros, Skopelos, Skiathos, Alonissos, Kyra Panagia (Pelagos ere deitua), Gioura eta Piperi nabarmentzen direlarik. Uhartedi honetako beste uharte txikiago batzuk Adelfoi, Agios Georgios Skopelou, Argos Skiathou, Dasia, Erinia, Grammeza, Lekhoussa, Peristera, Psathoura, Repio, Rineia, Skyrou, Sarakino, Skandili, Skantzoura, Skyropoula, Tsougria eta Valaxa dira. Horietako batzuk Magnesia prefekturaren administraziopean daude, eta beste batzuk Eubea prefekturarenean. Guztietatik soilik lehen laurek dute biztanleria nabarmen bat. Gainontzekoetan, ia ez da inortxo ere bizi.

Skíathos.

Lau uharte nagusietatik txikiena da. Hala ere, bisitari gehien dituena da bertako hondartzen ospearen ondorioz. Uhartean Bourtzi bezala ezagutzen den Erdi Aroko gotorleku bat dago. Grezia kontinentaletik gertuen dagoena da eta aireportua du. Skiathos hiriak arrantzaleentzako portu bat eta aisialdi itsasontzientzako beste bat du. Bertako herririk aipagarrienak Skiathos eta Koukounaries dira. Uhartean hiru monasterio daude: Panagia Kounistrakoa, Kechriasekoa eta Evangelistriakoa. Uhartearen iparraldean Kastro izeneko XIV. mendeko gotorleku bat dago, uhartea piratengandik babesteko eraikia izan zena.

Skópelos.

Aurrekotik ekialdera dago. Iparraldeko Esporada uharteen artean emankorrena da eta bertan pinudiak ugariak dira. Bertako herririk garrantzitsuenak Agnondas, Glossa eta Skopelos dira. Bertako mendirik garaiena Delphi mendia da, 680 metroko altuera duena.

Skopelos hiriak ehun eliza baino gehiago ditu. Goiztiarrenak IX. mendean datatuak daude. Skopeloseko portuan antzinaroan Atenearen omenezko tenplu bat zegoen, eta gaur egun veneziar gotorleku bat. Monasterio ugari dago uharte osoan zehar.

Uhartean arte eta tradizio herrikoien museo bat ere badago.

Alonnissos.

Unarte harkaitztsu eta menditsu bat da, olibondo eta almendrondozko zelai batzuekin. Esporadetako lau uharte nagusietatik luzeena da. Errepide urri dago han. Bertako herririk garrantzitsuenak Alonissos eta Patitiri dira.

Uhartearen eta gertu dituen uhartexka ugarien inguruan iraungitze arriskuan dagoen ugaztunetako bat bizi da, Mediterraneoko itsastxakur monjea. Toki honetan gobernu greziarrak itsas parke nazional bat sortu zuen espezie hau eta Eleonor belatza eta Audouin kaioa bezalako beste batzuk babesteko.

Filoxeraren izurriak 1960an uharteko mahastiak suntsitu zituen eta bertako biztanleek uhartea utzi zuten. Beranduago, 1965ean gertatu zen lurrikara batek kalte handiak eragin zituen Patitiri herrian.

Skyros.

Aurrekoengandik hegoekialdera dago, haiengandik distantzia handira. Bertako herririk garrantzitsuenak Skyros, Linaria eta Atsitsa dira. Bertan bere kulturaren oso antzinako elementuak mantentzen dira bertara iristeko zailtasunaren ondorioz. Dena dela, orain, aireportu bat du uhartearen iparraldeko muturrean. Hiru museo ditu:

  • Museo arkeologikoa
  • Udal museoa
  • Faltauits museoa (museo etnologikoa)

Uhateko bereizgarria da Skyroseko ahuntzaren dantza delakoa, non mozorrodun pertsonek jaiak animatzen dituzten eta ahuntz mozorroa eta bizkarrean zintzarriak dituen agure bat den pertsonaia nagusi bat dagoen. Uhartean basa zaldi txikiak ere badaude. Skyrosen Robert Brooke olerkariaren hilobia ere badago.

Greziar mitologiaren arabera, Skyros Tetisek bere seme Akiles bidalia zuen uhartea da, hau Troiako gerrara joatea eragozteko. Han, Likomedes erregearen gortean emakumez mozorrotuta egon zen Ulisesek, trikimailu baten bidez, haren nortasuna deskubritu zuenean. Skyrosen Akilesek seme bat izan zuen, Neoptolemo izenekoa, erregearen alaba zen Deidamiarekin.

Tradizio honen, itxuraz, bertsio kontraesankor bat, Iliadan agertzen dena da, non Akilesek Skyros konkistatu zuela aipatzen den, antzinako eskolio batzuk Skyros izeneko beste hiri bat zela zioten arren, Anatolian kokatua.

Oraingoan ere tradizioaren arabera, Teseo han hil zen Likomedesek amildegi batetik bota ondoren.

Hego Esporadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Hego Esporadak»

Anatoliaren hego-mendebaldeko kostaldean dauden 170 uharte dira, egungo Dodekaneso prefekturaren administraziopean daudenak. Garrantzitsuenak Samos, Ikaria, Patmos, Kos eta Rodas dira.

Homerok hego Esporada uharteetako batzuk aipatzen ditu Iliadaren itsasontzi katalogoan:

« Eta Nisiros, Krapatos, Kasos eta Kos, Euripilo hiria eta Kalidna uharteak domeinatzen zituztenak. Euren aurrean Fidipo eta Antifo zihoazen, biak Tesaloren semeak, subirano heraklida. Hauei, hogeita hamar itsasontzi hutsek jarraitzen zieten. »


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]