Errutilo hegalgorri
Errutilo hegalgorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Cypriniformes |
Familia | Cyprinidae |
Generoa | Achondrostoma |
Espeziea | Achondrostoma arcasii (Steindachner, 1866)[1]
|
Banaketa mapa | |
Errutilo hegalgorri edo errutilo hegatsgorri (Achondrostoma arcasii) Achondrostoma generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Cyprinidae familian.
10 cm inguru izaten da luze, eta 40 g pisatzen ditu gehienez. Bizkarraldea urdina du, eta sabelaldea zilar kolorekoa. Azpiko hegalak gorriak izaten ditu, eta aldean marra oso markatua.[2] Alde bakoitza 36 eta 48 ezkata-filaz osatuta dago. Horretaz gain, 7 hezur dauzka hegaletan, eta 4 eta 6 hortz faringeo artean.
Haien ugaltze-garaia maiatz eta ekain artean da, eta kanpoko ernalketa bidez ematen da, arrautzak substratu baten gainean ipiniz.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendiko erreka eta lakuetan bizi da, Amuarrain arruntarekin asoziazioan. Iberiar penintsulan, laku endorreikoetan bizi den espezie autoktono bakarra da. Erreken behe-ibilguan ere topa daiteke, hondo loditsua eta ur-landare zingiratsuak dituztenean bereziki, hala nola, Miñoko estuarioaren ibaiadarretan. Iberiar penintsulako espezie endemikoa da.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrain oportunista bat da, gehienbat ur-ornogabeetan oinarritutako dietarekin. Hala ere, erreka batzuetan bere elikadurak konposagai detritiboro handia izan dezake, ur-landare batzuk ere integratuz. Elikadura-eredu hau egokitze-estrategia bat izan daiteke, bereziki erreka mediterraneoen kasuan, non sasoien arteko ezberdintasun markatua dagoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Achondrostoma arcasii», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.