Ernst Kummer
Itxura
Ernst Eduard Kummer (Sorau, Prusia, gaur egun Polonia, 1810eko urtarrilaren 29a - Berlin, Alemania, 1893ko maiatzaren 14a) alemaniar matematikaria izan zen. Sorau eta Liegnitzeko gymnasium-etako irakasle izan ostean, Breslauko Unibertsitateko matematika irakasle bilakatu zen 1842an. 1855an, Berlingo Unibertsitatean hasi zen lanean, eta baita Berlingo Gerra Ikastetxean ere.[1][2] 1890ean utzi zuen irakaskuntza, eta hiru urte geroago hil zen.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ernst Eduard Kummer. MacTutor History of Mathematics archive, University of St Andrews, history.mcs.st-andrews.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2018-3-7).
- ↑ Ernst Eduard Kummer. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-7).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Kummer |