iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ermanariko
Ermanariko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ermanariko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ermanariko
King of the Ostrogoths (en) Itzuli


Geberic (en) Itzuli - Vitimiro
Bizitza
Jaiotza291
Heriotza376 (84/85 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaAchiulfo
Seme-alabak
LeinuaAmali dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioapaganismoa
Kolore berdeduna, godoen jatorrizko lurraldea da, Suedian, arrosa, Gotland uhartea da, gorria, Ermanarikoren inperioak, III. mendean zuen hedadura, eta, laranja, sarmaziarren lurraldea (Oium IV. mendean). More kolorekoa, Erromatar Inperioa da.

Ermanariko, 350 eta 375 bitartean, godo guztien (ostrogodo eta bisigodo) erregea eta Achiulforen oinordekoa izan zen. Errege bezala, egungo Ukrainan kokatutako inperio zabal bat gobernatu zuen, hiriburu bezala, Kiev zuena. Ipar-ekialdean, finlandiarren herria hartzen zuen, Oka eta Volga ibaien lautadetan bizi izan zena. Ipar-mendebaldean, eslaviarren lurraldea, Dniester, Vistula eta Daugava ibaien iturriraino. Don ibaiaren ekialdean, bizilagun bezala, alanoak zituen, eta, Dniesterren mendebaldean, bisigodoak. Edonola ere, Ermanarikoren erresuma, zabala zen arren, ezin zen Erromatar Inperioarekin alderatu, ez baitzuen hiririk, ezta benetan zentralizatutako gobernurik ere.

Biztanleria, pixkana-pixkana Achiulfok eta Ermanarikok ekarria, nagusiki sarmaziar, eszita edo gepidoa zen, ostrogodoen mende indarraren bidez geratuz. Baina ostrogodoak sekula ez ziren nahastu tokiko eslaviar biztanleriarekin, ezta konkistatutako herriekin ere. Esklabo bezala erabiltzen zituzten. Aristokrazia ostrogodo txiki batek biztanleria osoa gobernatzen zuen. Biztanleriak, zergaren batzuk ordaindu eta soldadutza egin behar zuten erregearentzat, eta, trukean, gobernu postu altuak eta judikatura postuak jasotzen zituzten.

370 inguruan, ostrogodoen mugetan, lehen huno zaldizko basatiak agertu ziren. Ostrogodoek, antzerako moduan borrokatzen zuten, baina, azkenean, gudu guztietatik galtzaile irteten ziren. Ordutik eta 375 arte, berebiziko sarraskia eragin zuten herrialdean, ia erabat suntsitua izan zena. Jada aguretuta, zauritua eta bere inperioa desagertu zelako erabat desesperatua, Ermanarikok bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Vitimiro izan zen bere oinordekoa, bere familiako kide bat. Bera hil ondoren, ostrogodoak eta bisigodoak behin betirako banandu ziren.

Ermanarikok, bere emazte Sunilda exekutatzea agindu zuen, bakoitzak norantza batean tiratuz, zatitu egin zuten lau zalditara lotuz, erregearen semea zen Randverrekin adulterioa egiteagatik salatua.


Aurrekoa
Achiulfo
Ostrogodoen erregea
350-375
Ondorengoa
Vitimiro