Ella Fitzgerald
Ella Fitzgerald (Newport News, Virginia, 1917ko apirilaren 25a – Beverly Hills, Kalifornia, 1996ko ekainaren 15a) abeslari estatubatuar eta afroamerikar handia izan zen. Jazz estiloa landu izan zuen batez ere, 1934tik 1993 arte luzatu zen bere musika ibilbide luzean.
Chick Webben orkestran sartu zen 1934ean, eta hura hiltzean taldearen zuzendaritza hartu zuen (1939-1941). Ondoren, mundu guztian zehar kantatu zuen. Bere diskoen artean, aipatzekoak dira: Lady Be Good (1946), Porgy and Bess (L. Armstrongekin, 1958), How High the Moon (1960).
1970 eta 1980ko hamarkadetan kantatzen eta grabatzen jarraitu zuen. Diabetesak eraginda, begietako gaitza izan zuen eta betaurreko handi batzuk erabili behar izaten zituen emanaldietan. 1986an bihotzeko ebakuntza egin zioten, baina abesten jarraitu zuen. 1993an, diabetesaren eraginez, oinak moztu behar izan zizkioten. Los Angelesen hil zen 1996an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ella Fitzgerald |
- (Ingelesez) Ellaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Diskografia osoa
Artikulu hau Virginiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Virginiako biografia zirriborroak
- 1917ko jaiotzak
- 1996ko heriotzak
- Virginiarrak
- Jazz abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Afro-amerikarrak
- 1930eko hamarkadako abeslariak
- 1940ko hamarkadako abeslariak
- 1950eko hamarkadako abeslariak
- 1960ko hamarkadako abeslariak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- Mezzo-sopranoak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Emakume abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako Artearen dominadunak
- Swing musikariak