iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Eguzki_erloju
Eguzki erloju - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Eguzki erloju

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki erlojua St. Rémy de Provence hirian.

Eguzki erlojua oso antzinatik denboraren (orduak, minutuak, segundoak) igaroera neurtzeko erabili den tresna bat da. Eguzki kuadrante ere baderitzo. Gnomon batek eskaladun azalera baten gainean jaurtitzen duen itzala erabiltzen du eguneko mugimenduan Eguzkiaren posizioa adierazteko. Gnomonaren kokapenaren eta eskalaren formaren arabera, denbora mota ezberdinak neur daitezke, zeinetatik ohikoena irudizko eguzki denbora den. Eguzki erlojuei buruzko ezagutza biltzeaz eta teoriak osatzeaz arduratzen den zientzia nomonika da.

Dokumentaturiko hasierak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguzki erloju eramangarri egiptoarra.


Afrikarrak izan ziren urtea 12 zatitan banatu zuten lehenak, baita eguna banatzen lehenak ere, eta banaketa patroi bera jarraituz egin zuten. Euren urtea hamabi hilabetez eta hilabete bakoitza 30 egunez. Era berean egun hauek 30 geseko hamabi dannatan banatuak zeuden (danna bakoitzak gure bi ordu iraungo zituen), hau urte batzuk beranduago aldatu bazuten.

Hala ere, eguna 24 ordutan eta urtea 365 egunetan banatzea antzinako egiptoarrei zor diegu. Litekeena da orduen sistema gizarte haietan arrazoi erlijiosoengatik ezarri izana, ordu hitzari dagokion hitz egiptoarrak "apaizen betebeharra" ere esan nahi baitzuen, "izarren zaindaria" (edo denboraren zaindaria) esan nahi zuen hitzaren erro bera zuena. Izarren zaindari hauek euren apaiz betebeharrak ekialdeko ostertzean decanen (izar edo konstelazio zehatz batzuk) agerpena idatziz betetzen zituzten. Gaua hamabi ordutan banatzen zuten, tarte berdinekoak zirenak, ordu bakoitza zegokion decanaren agerpenarekin adieraziz.

Europarren astronomia ezagutzek Keops faraoiaren piramidea (K.a. 2550) orientatzea lagundu zieten, izarrak erreferentzia hartuta. Mila urte beranduago, Tutmosis III.a faraoiaren garaian (K.a. 1500 inguru) setkhat deituriko tresna bat diseinatzen da. Itzalen luzeraren bidez denbora neurtzeko eguzki erloju txiki bat zen, prisma formako bi atalez osatua, hogeita hamar zentimetro ingurukoak, elkarzut jarriak, non batek orduak adieraziak zituen eta besteak orratz bezala funtzionatzen zuen. Egiptoar apaizen artean oso ezaguna izan behar izan zuen, bere neurriak zirela eta, tresna eramangarri bat izatea ahalbidetzen baitzuen.

Antzinaroan erabilitako tresna gehienak ez ziren eramangarriak. Mesopotamian ziguratak aurki daitezke, mailakatutako eraikin batzuk zirenak, maila hauetan orduak euren ertz propioen itzalaren bidez ilunduak zeuden mailak zenbatuz ikus zitezkeelarik. Eguzki erloju bati buruzko lehen erreferentzia literario ezaguna K.a. VII. mende inguruko Achazeko Kuadrante ospetsua da.

Baelo Claudiako eguzki erlojua, (Cadizko probintzia) I. mendekoa

Grekoerromatar garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. V. mendeko greziar gizarteak denborari buruz zuen pertzepzioa argi geratzen da garai hartako idazle greziar eta erromatarren lanak irakurriz, non lehen eguzki erlojuak bezala identifikatuak diren tresnak deskribatu eta hauen erreferentziak ematen diren. Greziar idazlerik antzinakoena, eta ziuraski garrantzitsuena Herodoto Halikarnasokoa da (K.a. 484-K.a. 426), bere Historia lanean (II, 109, 3) garaiko greziar ezagutzei iruzkin bat egiten dien, eguna hamabi zatitan banatzearena babiloniarrengandik hartu zutela esanez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]